OpenOffice.org

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
OpenOffice.org
OpenOffice.org.svg
OpenOffice rus 3.2.png
OpenOffice Writer
Garatzailea OpenOffice.org proiektua
Informazio orokorra
Sistema eragilea Sistema anitzetan
Data asteazkenaambUTCasteazkena
Programazio-lengoaia C++ eta Java
Lizentzia LGPL
Azken bertsioa 3.3.0
Euskaraz Bai
www.openoffice.org
OpenOffice.org Writer

OpenOffice.org (eta ez OpenOffice, marken arteko lehia bat zela-eta), LGPL lizentziapean kode irekiko bulegotika-suite bat sortzeko proiektu komunitario bat da, Sun Microsystemsen StarOfficen oinarrituta.

Microsoft Officen sortutako fitxategiak zuzenean irakurtzeko gai da, baina bere formatu propioa erabiltzen du, XMLn oinarrituta dagoena. Fitxategiak XML formatuan sortu eta gero, konprimatu egiten ditu, eta honi esker Microsoftenek baino leku gutxiago behar dute.

OpenOffice.org-ek Microsoft Windows, Linux, Solaris eta Mac OSerako bertsioak ditu. StarOfficen azken bertsioak ere OpenOffice.org-en oinarrituta daude.

Apache OpenOffice bulegotika-suitearen azken bertsioa euskaraz (4.1.2) eskuragarri dago http://www.openoffice.org/eu/ helbidean. Suitea jaisteko “Kanpo loturak” ataleko bigarren esteka ere, erabili ahal da.

Barneratutako tresnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Writer, WYSIWYG editore bezala balio dezakeen testu prozesagailua.
  • Calc, kalkulu-orriekin lan egiteko.
  • Draw, marrazkiak egiteko, SVG formatuan gordetzeko aukera eta guzti.
  • Impress, aurkezpenak egiteko.
  • Math, formula matematikoen editorea.
  • Base, datubaseak kudeatzeko aplikazioa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: OpenOffice.org