Edukira joan

Opera-antzoki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Opera antzoki» orritik birbideratua)
Buenos Airesko Teatro Colóngo areto nagusia

Opera-antzokia edo, besterik gabe, opera opera-piezak antzezteko bereziki sortutako eraikina da, nahiz eta beste arte eszeniko batzuen interpretazioa ere posible izan. Opera-antzoki askotan, opera denboraldia ballet denboraldiaren ondoren izaten da.

Opera publikoko lehen aretoa Veneziako San Cassiano antzokia izan zen, 1637an bere ateak ireki zituena. Italiak, bere opera-tradizioa duela mende askotatik ezaguna den herrialdeak, horietako asko ditu oraindik. Henry Purcellen garaian, ez zegoen bakar bat ere Londresen.[1] Alemanian, lehenengo aretoa 1678an ireki zuten. Estatu Batuetako lehen opera-antzokiek askotariko emanaldietarako balio zuten, eta, bertan, komunitate-dantzak, azokak, antzerki-piezak, vaudeville eta beste musika-ekitaldi batzuk ere hartzen zituzten.[2]

Opera askok eskala handiko ekoizpenak eskatzen dituztenez, opera antzokiak zabalak dira — normalean 1.000 eserleku baino gehiago, askotan milaka batzuk —. Opera askok ez dute tamaina handiko produkziorik behar eta antzoki txikiagoetan aurkez daitezke.

Areto tradizional batean, auditoriumak ferra-forma du, eta haren tamainak zehazten du edukiera. Alboetan, balkoiak eta palkoak daude. Normalean lubaki bat izaten du, eta bertan orkestra bat egon daiteke, musikariak auditoriumekoa baino maila baxuagoan eserita, haien interpretazioak agertokiko ahotsena isil ez dezan. Opera orkestra baten tamaina aldatu egiten da, baina opera, oratorio eta erromantizismoaren garaiko obra batzuetarako, interpreteen kopurua 100era irits daiteke.

Opera batek pertsonaia, abesbatza, dantzari eta supernumerario ugari izan ditzake. Horregatik, opera antzoki batek kamerino asko izan behar ditu. Sarritan, jantziak eta eszenografia egiteko tailerrak ere hartzen dituzte, baita makillajea, maskarak eta entseguei eskainitako espazioak erreserbatu eta prestatzeko beste espazio batzuk ere.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Great Opera Houses of the World - A567362» BBC.
  2. (Ingelesez) Library of the Congress. Today in History: October 22. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]