Orain Ardura

Wikipedia, Entziklopedia askea

Orain Ardura irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta Euskal Y eta Zaragoza-Iruñea-Euskal Y burdinbideen eraikuntza geldiaraztea du helburu.[1]

Mugimenduaren ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko maiatzean, zenbait kolektibok, besteak beste Orain Ardurak, AHTn inbertitzen dena Osasuna eta Gizarte Eskubideetara bideratzeko eskatu zuten. Arlo horietan inbertsio handiak garrantzitsuagoak zirela argudiatu zuten, batez ere testuingurua kontuan hartuta: COVID-19 pandemia. Manifestua sindikatuek eta hainbat taldek babestu zuten, eta erizainen kolektiboko Sira Garciak eta Patxi Biskert aktoreak irakurri zuten euskaraz. Ekimena Gasteiz, Bilbo eta Donostian ere aurkeztu zen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «AHT, elefante zuri handiena» Orain Ardura - Ahora Responsabilidad 2020-11-25 (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  2. «AHTaren gastua osasunean erabiltzeko eskatu dute kolektiboek» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]