Oraingo Aroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oraingo Aroaren Aurrekoa» orritik birbideratua)

Oraingo Aroa[1] egutegi gregorianoko urteak zehazteko erabiltzen den notazio sistema bat da, Dionisio Eskasak ezarritako Anno Domini notazioaren ordezko gisa. Oraingo Aroa baino lehengo urteei Oraingo Aroaren Aurrekoa deritze.

Hartara, Wikipedia Oraingo Aroko 2001. urtean sortu zen; eta idazkera kuneiformea Oraingo Aroaren Aurreko 4. milurtekoaren bukaeran sortu zen.

Adierazpena 1615. urtean erabili zen lehen aldiz, ingelesez, Johannes Kepler astronomoaren liburu batean,[2] vulgaris aerae forman. Haren erabilera gero eta arruntagoa bihurtu da XX. mendearen azken laurdenaz geroztik argitalpen zientifiko eta akademikoetan, batez ere laizismoari garrantzi handiagoa eman nahi dioten egileen artean, Jesusi (Kristo) eta dominus hitzei erreferentzia egiten dien Kristo Ondoren (K.o.), Kristo aurretik (K.a.) edo Anno Domini (A.D.) erabili nahi ez dutelako.

Oraingo Aroaren laburdura o.a. da; eta Oraingo Aroaren Aurrekoren laburdura, o.a.a.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Galde-erantzunak» Berriaren estilo liburua (Berria) 2018-06-19 (Noiz kontsultatua: 2020-11-25).
  2. Coolman, Robert. Keeping Time: The Origin of B.C. & A.D.. (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.