Edukira joan

Orbita geosinkrono

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lurraren inguruko orbitan satelite geoegonkorrak erakusten dituen animazioa.

Orbita geosinkrono bat Lurraren inguruko orbita mota bat da, zeinak biraketa-periodoa Lurraren errotazio-periodoaren berdina duen, hots, egun sideral bat (24 ordu). Ezaugarri horren ondorioz, sateliteak Lurraren gainazalarekiko duen posizio erlatiboa 24 orduz behin errepikatzen da, eguneko beste unetan meridiano berean mugitzen da gora-behera. Hori horrela da, sateliteak bere orbita-mugimenduaren abiapuntura itzultzeko behar duen denbora Lurrak bere baitan bira bat emateko behar duen denbora bera baita.[1]

Egunetik egunera, satelitea meridiano jakin baten gainean dago finko, nahiz eta ostertzarekiko altuera aldatuz joan. Orbitaren planoa Lurraren plano ekuatoriala bera baldin bada, ordea, orduan orbita eta satelitea geoegonkorrak direla esaten da, eta satelitea ordu berean ez ezik, ostertzarekiko altuera berean iragango da; hartara, zeruan finko dagoela ematen du.[2]

Arthur C. Clarke idazleak zabaldu zuen orbita geosinkronoaren kontzeptua, horregatik Clarke Orbita izena ere erabili ohi da. 2001: espazioko odisea filmaren gidoia berea zen.

24 orduko biraketa-periodoa orbitaren ardatzerdi nagusia 42.164 km-ra ezarriz lortzen da, hau da, orbita zirkularretarako itsas-mailatik 35.786 km-ra. Lurraren gainazaletik, orbita geoegonkorrean dagoen objektu batek zerurako analema bat deskribatzen duela dirudi, latitude maximo batetik gutxienekora bitartekoa. Hala ere, orbita geoegonkorrean dauden satelite gehienak orbita geoestazionarioan daude, zero inklinazioa duen orbita geoegonkorrean, eta, horri esker, objektu bat beti egongo da Lurraren gainazalaren puntu berean.[3]

Badira geosinkronoarekin lotutako zenbait orbita mota:

  • Orbita geoestazionarioa: zero inklinazioko orbita geosinkronoa.
  • Deriba-orbitak: sateliteen pozizioa aldatzeko erabili ohi dira
    • Orbita supersinkronoa: geosinkronoaren erradioaren gaineko orbita, non sateliteak poliki mendebalderantz mugitzen baitira.
    • Orbita subsinkronoa: geosinkronoaren erradioaren azpiko orbita, non sateliteak ekialderantz poliki mugitzen baitira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. A., Chobotov, Vladimir. (2007). Orbital mechanics. Knovel ISBN 978-1-60119-208-0. PMC 315866480. (Noiz kontsultatua: 2022-12-12).
  2. «Orbita geosinkronoa. ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).
  3. Bate, Roger R.. Fundamentals of astrodynamics. ISBN 978-0-486-49704-4. PMC 1123184225. (Noiz kontsultatua: 2022-12-12).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]