Arthur C. Clarke

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arthur C. Clarke
Clarke sm.jpg
Bizitza
Jaiotza Minehead1917ko abenduaren 16
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Kolonbo2008ko martxoaren 19 (90 urte)
Hezkuntza
Heziketa King's College London
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea asmatzailea, gidoigilea, idazlea, Ingeniaria, eleberrigilea eta zientzia-fikzio idazlea
Lan nabarmenak Rendezvous with Rama
The Fountains of Paradise
Jasotako sariak
Nominazioak
Mugimendua ateismoa
Genero artistikoa Zientzia-fikzioa
Zerbitzu militarra
Adar militarra Royal Air Force
Sinesmenak
Erlijioa ateismoa
IMDb nm0002009

Sir Arthur Charles Clarke (Minehead, Somerset, Ingalaterra, 1917ko abenduaren 16a - Kolonbo, Sri Lanka, 2008ko martxoaren 19a) zientzia-fikzio generoko idazlea, asmatzailea eta futurista izan zen. Haren lan ezagunena da 2001: espazioko odisea (jatorrizko izenburua, ingelesez: 2001: A Space Odyssey). Izan ere, Stanley Kubrick zinemagile famatuarekin batera idatzitako gidoia film arrakastatsu bihurtu zen. Robert A. Heinlein eta Isaac Asimov idazleekin batera, sarritan zientzia-fikzioaren hiru handien taldea (Big Three) izenaz ezaguna den multzoan aipatzen dute.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1937 eta 1945 bitartean, hainbat fanzinetan idatzi laburrak argitaratu zituen. 1948 urtean BBC irrati-telebista katearen lehiaketa batentzat idatzi zuen bere lehendabiziko lan arrakastatsua: The Sentinel, ("Zelataria"). Idatzi laburra da, baina hantxe dago 2001: espazioko odisea historia arrakastatsuaren oinarria.

Zientzia-fikzioko eta zabalkuntza zientifikoko lan asko idatzi zituen, mota askotakoak. Hitzordua Rama-rekin (Rendezvous with Rama) edo Paradisoko Iturriak (The Fountains of Paradise) lanak zientzia-fikzio gogorra, zientifikoena edo Hard Science Fiction barruan kokatzen dira. Aldiz, The Sentinel edo The City and the Stars idazlanetan erlijio gaiak sartzen ditu, eta beste batzuetan, Richter 10 adibidez, gai sozialak erabiltzen zituen zientzia-fikzioarekin nahastuta.

Arthur C. Clarke idazlea izateaz gain zientifikoa ere bazen, eta satelite eta telekomunikazioei buruz hainbat lan eta idazki egin zituen. Esate baterako, GEO edo orbita geoestazionarioak, Clarkeren orbitak izenaz dira ezagunak.

Ospetsu egin dira Clarkeren esaera batzuk, batez ere zabalkuntza zientifikoko Etorkizunaren profilak (1962) (Profiles of the Future; an Inquiry into the Limits of the Possible) liburuan argitaratuak eta Clarkeren Legeak izenaz ezagunak. Horietan guztietan famatuena da, seguruenik, Clarkeren Hirugarren Legea: «Nahiko aurreratuta dagoen edozein teknologia, magiatik bereiztea ezinezkoa da».

Sri Lankan bizi zen eta nazionalitate bikoitza zuen, Erresuma Batuakoa eta Sri Lankakoa. Oraindaino ez da haren lanik euskaratu.

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Asteroide bat 4923 Clarke izendatu zuten (2001 zenbakia zuena dagoeneko erabilita zegoen, Albert Einsteini eskainia).
  • Inverlochen (Australia) aurkitutako dinosauro mota bati Serendipaceratops arthurcclarkei izena jarri zioten.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arthur C. Clarke Aldatu lotura Wikidatan