Ordiziako enparantza nagusia
Ordiziako enparantza nagusia | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Ordizia |
Koordenatuak | 43°03′14″N 2°10′46″W / 43.05398°N 2.17951°W |
![]() | |
Arkitektura | |
Ordiziako enparantza nagusia Gipuzkoako Goierri eskualdeko Ordizia udalerriaren enparantza edo plaza nagusia da. Hain zuzen ere, Ordiziako Alde Zaharrean kokatua dago.
Azoka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerri honetako alde zaharraren bihotzean kokatzen da, udaletxearekin parez-pare. Bertan asteazkenero merkatua edo azoka ospetsua ospatu ohi da, beharbada, Gipuzkoa osoko kale merkaturik garrantzitsuena dena, bertako salneurriak Gipuzkoa osoko nekazal eta barazki produktuen salneurrien eredutzat hartu izan ohi direlarik.
-
Gainaldeko armarria.
-
Barnealdea.
-
Ordiziako udaletxera begira dagoen aldea, atzealdean Abaria jauregia ikus daiteke.
-
Barnealdea.
-
Sarreretako bat.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendez mende, gutxienez 1512. urtetik aurrera, merkatua enparantza honetan eta bere inguruko eremuan ospatu ohi izan zen.
Aurrez, udaletxe parean asteroko azoka egiten zen eremu irekia egon arren, 1859an Lazka8nar Balda jauregia sure batean kiskaldua izatean aurreko eremua zabaldu eta plazak gaur gaur egun duen azalera izatera pasatu zen.
Halere, 1925eko ekainaren 11n Francisco Gurrutxagaren proiektuari jarraikiz, gaur egungo bere hormigoizko egitura eta teilatua gehitu zitzaizkion.
Eraikinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enparantza honen inguruan hainbat eraikin nabarmen daude: Abaria jauregia, Sujetoenea, Gazteluzar jauregia eta Ordiziako udaletxea.
Inguruko eraikinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Arkupea.
-
Goen kalea.
-
Legazpi kaleko eraikinak.
-
Eraikinak.