Sujetoenea
Sujetoenea | |
---|---|
Sujetoenea etxearen aurrealdea. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Ordizia |
Koordenatuak | 43°03′N 2°11′W / 43.05°N 2.18°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1740 |
Arkitektura | |
Sujetoenea Gipuzkoako Goierri eskualdeko Ordizia udalerrian dagoen eraikina da. Hain zuzen ere, Ordiziako Alde Zaharran dago, Ordiziako plaza nagusiaren hegoaldean, Ordiziako udaletxea eta Abaria jauregiaren artean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1740ean eraiki zen. Bere izen bitxia, On Manuel Vicente de Murgutio y Gaitan de Aialaren arabera, antzina bertan bizi izan zen eta "Sujeto" ezizena zuen ostalariari zor dio. Aurretik, eraikinak Arimen Ostatua izena zuen.
Eraikina postetxea izan zen, hain zuzen ere, Espainiako Erresuma osoko udalerrietan hedatu ziren garaian. Gerora, jada 1805. urtealdera, garai bateko diligentzia edo zalgurdien geltokia ere izan zen.
Gaur egun, eraikinaren azpikaldean estankoa dago.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta berez etxe noblea ez izan, bere itxura eta eraikin historikoa denez, herriguneko eraikin nabarmenen artean dago, batez ere, bere atari nagusiko goialdea apaintzen duten margoak direla eta, zoritxarrez, margo hauek denboraren iragatea eta higaduraren ondorioz ezabatzen ari dira.
-
Atari nagusiko goialdeko margoen xehetasuna.