Orenburg

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Orenburg
Оренбург
Errusiaren banaketa administratiboa
Orenburg Ural bridge frontview.jpg
Ural ibaiaren gaineko zubia, Europa eta Asia lotzen dituena.
Flag of Orenburg.png Coat of Arms of Orenburg.png
Administrazioa
Herrialdea Errusia
Errusiako oblastak Orenburg oblasta
Alkatea Q29017682 Itzuli
Izen ofiziala Новосиби́рск
Jatorrizko izena Оренбург
Posta kodea 460000
Geografia
Koordenatuak 51° 46′ N, 55° 06′ E / 51.77°N,55.1°E / 51.77; 55.1Koordenatuak: 51° 46′ N, 55° 06′ E / 51.77°N,55.1°E / 51.77; 55.1
RussiaOrenburg2005.png
Azalera 259 km²
Altuera 150
Demografia
Biztanleria 548.331 bizt. (2017)
Dentsitatea 2.117,11 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1743
Telefono aurrizkia 3532
Ordu eremua UTC+05:00
Hiri senidetuak Khujand, Oral, Blagnac eta Orlando
http://www.admin.orenburg.ru/

Orenburg[1] (errusieraz: Оренбург), 1938-1957 bitartean Txkalov (errusieraz: Чкалов) deitua, Errusiako hiria da, herrialdearen mendebaldean dagoen Orenburg oblastaren hiriburua. Ural eta Sakmara ibaien bilgunean dago[2]. 2010ean 548.331 biztanle zituen[3].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orenburg Errusiako hegoaldean dago, Moskutik 1.468 km inguru hego-ekialderantz. Kontinentearteko hiria da; Europako eta Asiako lurrak ditu, Ural ibaiaren ertz bien gainean eraikita dagoenez: hiriaren zati handiena Europako partean dago, ibaiaren iparraldeko ertzean, baina auzo bat ibaiaz haraindi dago, Asian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiar Inperioa 1734. urtean hasi zen gotorleku-hiri bat eraikitzeko asmotan, hegoaldeko Uralen lurraldean, Orenburg izena ipinita. Hasieran, kolonia bat egin zuten Ural eta Or ibaiek bat egiten duten lekuan ("Or-ko gotorlekua" da izenaren jatorrizko esanahia); 1739. urtean izena aldatu zioten, eta Orsk izan zen izen berria. Beste Orenburg bat egiteko ahaleginak kale egin zuen 1741. urtean, eta gaur egungoaren aurrekaria 1743. urtean kokatu zuten oraingo lekuan, aurrerakada militarrerako kokagune garrantzitsu bihurtuz aurrerantzean.

Hiria Orenburg-ko kosakoen gunea izan zen; gerora, Erdialdeko Asia Errusiar Inperioaren menpe geratu zenean, merkataritza- eta garraio-gune nagusi bihurtu zen Orenburg, batez ere trenbide-sarearen ibilbideak bertan lotunea zuelako, Erdialdeko Asiako eta Siberiako bidean.

1938-1957 urte bitartean hiriaren izena Txkalov izan zen, Valeri Txkalov proba-pilotuaren omenez.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Orenburg)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 4.7 5.8 18.9 31.3 36.5 39.8 41.6 40.9 38.0 27.0 19.2 8.1 41.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −8.0 −7.2 −0.8 12.8 22.1 27.5 29.0 27.4 20.9 11.2 0.3 −5.9 10.78
Batez besteko tenperatura (ºC) −11.8 −11.5 −5.2 6.9 15.2 20.6 22.3 20.3 14.0 5.9 −3.2 −9.5 5.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −15.5 −15.7 −9.3 1.7 8.5 13.8 15.6 13.6 7.9 1.6 −6.1 −13.1 0.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −43.2 −40.1 −36.8 −26.0 −5.7 −0.7 4.9 −0.9 −5.3 −19.8 −35.7 −39.2 −43.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 29 22 25 28 30 36 41 29 26 34 33 31 364
Iturria: Pogoda.ru.net[4]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]