Orga jasotzaile

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Orga jasotzailea.

Orga jasotzailea[1] atzealdean kontrapisua duen ibilgailu bat da, paletak, kontainerrak eta bestelako zamak (bi urkilen bidez) igotzeko, jaisteko eta garraiatzeko erabiltzen dena. Gainera, hainbat jasotze-gailu erabil daitezke urkiletan, eslinga eta poleak[2] adibidez.

Zama jasotzeko eta maneiatzeko dauden ibilgailu eta konfigurazioen aniztasuna dela-eta, ibilgailu bati orga jasotzaile deritzo, ibilgailu horrek zama aurrealdeko ardatzaren aurreko hegalean jasaten eta garraiatzen duenean eta zamaren goranzko eta beheranzko mugimendua mastan zehar irristatuz gauzatzen denean.[3]

Askotariko ibilgailuak sartzen dira multzo horretan, 1.000kg ozta-ozta jasotzen dituzten modelo txiki eta bilduetatik hasi eta kargatutako kontainerrak (2 x TEU, neurketa unitatea) manipulatzeko gai diren bertsio handietaraino (portuetan erabiltzen direnak, adibidez).[4]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orga jasotzaile baten lehen prototipoa Henry Watermanek sortu zuen 1851n. Prototipo hura plataforma bati lotutako kable bat zen, eta haretxek inspiratu zuen Elisha Gaves Otis gerora igogailua asmatzeko. Igogailuak hortz-sistema bat zuen, zeinak erorketa moteltzea ahalbidetzen baitzuen kablea moztuz gero.

Zama horizontalean nahiz bertikalean mugitzeko gai ziren lehen eskorgak, berriz, 1915ean agertu ziren. Halaber, lehen Mundu Gerra garaian, jasotze-mekanismoari esker merkantziak igotzeko eta jaisteko ahalmena zuen plataforma bat diseinatu zen. Langilea orga jasotzailearen gainean lanean aritzeko ideia, ordea, Eugene Bradley Clarki otu zitzaion 1917an.

Energia hidraulikoa 1920an hasi zen erabiltzen zamak igotzeko, eta 1923an, aldiz, bi urkilaz eta jasotze-masta batez osatutako lehen orga jasotzailea ekoiztu zuen Yalek (enpresak). Beraz, esan daiteke gaur egun ezagutzen den orga jasotzailea 1923. urtean jaio zela.

Gainera, aitortu beharra dago mugikortasunerako energia elektrikoaren erabileran aitzindari izan direla mota honetako makinak.[5]

Orga jasotzaileen munduko fabrikatzaile handienetakoa Fenwick-Linde enpresa da, eta, hedaduraz, fenwick terminoa generiko gisa erabili ohi da, baita euskaraz ere, halako ibilgailuak izendatzeko. Fenuitx ahoskatu ohi da[6][7].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orga jasotzaile konbentzionala (lau gurpilekoa) atzealdean biratzeko ardatz oszilakor batez osatuta dago. Honen ondorioz, orga jasotzailearen egonkortasuna hiru bermapuntuz osatzen da. Bestalde zama edo paleten pisua lau gurpilek osatzen duten planotik eta hiru bermapuntuetatik kanpo mantentzen da (Kamioiek plano horretan jasaten dute karga). Ezaugarri hauen ondorioz atzealdean kontrapisu handi batez hornitzen da ibilgailua, modu honetan zamaren altuera eta mastaren inklinazioaren arabera aldatzen den egonkortasuna hobetzea lortzen da.[2][8]

Zama astunentzako orga jasotzailea.

Zamaren jasotze eta jaiste mugimenduak lortzeko, urkila izeneko bi barra paralelo zapal ditu aurrealdean. Hauek, paletaren azpian sartzen dira eta bertikalki mugitzen den masta bati lotutako oinarri batera daude elkartuta. Urkilen arteko distantzia aldakorra da, neurri desberdinetako zama eta paletetara moldatu ahal izateko; Urkilen oinarria alboko lekualdatze (ezker-eskuin) txiki batez baliatzen da, paleten hurbiltze-maniobrak egiteko edo urkilak kargarekiko zentratzeko. Atzeko gurpilak orientagarriak dira, biratzeko angelu handiarekin eremu estuetan maniobragarritasuna errazteko. Normalean aurreko gurpilak dira eragile edo propultsatzaileak; 4x4 bertsioak ere badaude, aire librean edo eraikuntza lanetan erabiltzeko.[9]

Urkilen jasotzea, mastaren inklinazioa eta beste mugimendu batzuk, pistoi hidraulikoen bidez gauzatzen dira. Hauek sistema oleohidrauliko baten parte dira, eta desplazamendurako erabiltzen den motor termikoak hornitutako energiarekin dabilen ponpa baten bidez akzionatzen dira. Ibilgailu elektrikoen kasuan, bestelako motor elektriko baten bidez funtzionatzen du ponpak.

Erabilera zakar eta industrialerako da; biltegi, lantoki, gune logistiko eta autozerbitzu dendetan erabiltzen da. Oholtza edo salgaidun paletak garraiatu, eusteko eta apaletan  kokatzeko, eta kamioi edo kontainerren karga eta deskarga jarduerak burutzeko. Pertsona talde batek bere kasa eutsi ezin dituen karga astunak jasan ditzake, eta lanordu asko aurrezten dira pisu adierazgarriak aldi bakarrean lekualdatu baititzake, paleten edukia atal edo sekzio desberdinetan zatitu ordez. Bere erabilerak nolabaiteko trebetasuna eskatzen du,eta herrialde desberdinetako gobernuek enpresei euren langileek lizentzia berezien izapideak egitea eskatzen die.

Motor motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Motor mota desberdinekin higitu daiteke:

  • Diesel motorra
  • Motor elektrikoa
  • GNK-k (Gas natural konprimatua) eragindako motorra
  • PGLk (Petrolio gas likidotua) eragindako motorra

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Fundazioa, Elhuyar «orga - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-20.
  2. a b (Gaztelaniaz) Serrano, María José Escudero (2013-10) Manipulación de cargas con carretillas elevadoras Ediciones Paraninfo, S.A. ISBN 9788428334969 . Noiz kontsultatua: 2018-09-26.
  3. .
  4. .
  5. .
  6. «Susa literatura - Ospa» susa-literatura.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-27.
  7. «Unai Urkiaga • Lanerako» www.lanerako.com . Noiz kontsultatua: 2018-09-27.
  8. .
  9. .