PGL

Wikipedia, Entziklopedia askea
PGL
LPG cylinders.JPG
Mota compressed fluid (en) Itzuli
Ezaugarriak
Lurrun-presioa 1 atm (20 °C)
Masa molekularra 58 u eta 42 u
Arriskuak
Denboran ponderatutako esposizio muga 1.800 mg/m³ (10 h, Ameriketako Estatu Batuak)
IDLH 3.440 mg/m³ eta 4.740 mg/m³
Eragin dezake exposure to liquefied petroleum gas (en) Itzuli
Identifikatzaileak
CAS zenbakia 68476-85-7
RTECS zenbakia SE7545000
DSSTox zenbakia SE7545000
EC zenbakia 270-704-2
ECHA 100.064.257
UNII 5K616HU99V

Petrolio gas likidotua (PGL) hidrokarburo gasen nahasketa da, egoera likidoan gordea, gehienbat ibilgailu eta berogailuen erregaitzat erabilia. Petrolioaren fintzetik eratorria da %40an eta gas naturalaren tratamendu prozesutik %60an[1]. Ofizialki PGL osatzen duten hidrokarburoak propanoa eta butanoa dira, baina nahasketak %0,5 arte beste hidrokarburo arin izan ditzake, hala nola, butadienoa[2]. PGL erregaia, ibilgailuen erregaia, butano (C4H10) eta propano (C3H8) 50-50 nahasketa da[3].

Lehen, PGL petrolioaren hondakintzat hartzen zen, eta su-dorre tontorretan erretzen zen. Egun destilazioz berreskuratzen da.

Jariakin hau, giro tenperaturan lurruntzen da eta ondorioz eztanda motorrerako egokitze bat behar du eta era honetan errendimendu handia eta isurketa maila txiki bat aurkeztuko duelarik. PGL zenbait europar herrialdetan erabiltzen hasi da ibilgailu publikoetan eta gero eta hornidura puntu gehiago sortzen ari dira erregai honentzako, gasolindegietan alegia.

Abantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Erregaiaren kalitatea kontrolatzen da.
  • Beste aukera klasikoen aurrean ingurugiroarekiko abantaila ikaragarriak aurkezten ditu isurpenen arloan.
  • Fidakortasun teknikoa eta prestakuntza oso onak garraioentzat (dieselen parekoak).
  • Erregaiaren hornikuntza sare erreza (gordeketa eta beteketa geltokiak) eta horniketa denbora txikiak.
  • Segurtasun alderdiak konponduak eta justifikatuak izan dira burututako esperientzien bidez.
  • Garraio enpresentzako kostuak jasangarriak dira.

Ingurumena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honen barnean, PGL autobusak, erabiltzen duten teknologiaren arabera (errekuntza, injekzioa etab.) isurketa hauek %90 batean murriztu ditzakete diesel aukerarekin alderatuz. Gainera diferentzia hau etorkizunean zehar ere mantenduko da EURO V arautegia ere betetzen dutelako PGL autobusek.

  • Oraindik erregulaturik ez dauden zenbait konposaturen isurketen aurrean ere jarrera ona aurkezte du, dena den, hauek etorkizun laburrean europar arautegietan aurkeztuak izango dira: CO2 (karbono dioxidoa), aldehidoak, konposatu aromatikoak, smog fotokimikoa etab.
  • PGLaren konposaketa kimikoa dela eta CO2-aren isurketak diesel ibilgailuenak baino %10 txikiagoak dira.
  • Konposatu aldehido eta aromatikoen jariaketen murrizpena (hidrokarburo poliaromatikoak, PAH edo bentzeno, tolueno eta xilenoak, genetikoki GTX deiturikoak), minbizia sortzen duten elementuak kontsideratzen direnak, nabarmenki txikiagoak dira diesel ibilgailuek jariatutakoekin.
  • Zarata maila %50 batean murrizten da ere.
  • Eta bukatzeko, PGLaren erabilerak ez du SO2-ren jariaketarik suposatzen (sufre dioxidoa), hau, euriaren NOx-ekin batera euri azidoaren sortzailea delarik. Baina diesel motorretan, usainak eta azelerazioen keak ezabatzen ditu eta motorraren bibrazioak ere murrizten ditu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]