Organyàko homiliak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eskuizkribuen zati bat

Organyàko homiliak (katalanez Homilies d'Organyà) katalanez idatzitako dokumentu literariorik zaharrena dira. Ebanjelioaren predikura bideratutako sermoi-liburu bateko atala dira, eta Iberiar Penintsulako edozein hizkuntzatan idatzitako testurik zaharrena ere. Adituen arabera, Organyàko homiliak XI. mendekoak dira, eta zehatzago 1080 eta 1095 urte bitartekoak. Letraren izaera, gotikoaren trantsizio garaiko bereizgarria da, eta pergaminoa kalitate lodi eta arruntekoa. Hizkeraren zenbait berezitasunek idazkia Pere Katolikoaren (Aragoiko II.a, Bartzelonako I.a) garaikoa dela pentsatzera daramatza erudituak (1196-1213). Testua katalanez idatzirik dago, hizkuntza katalanean arrotzak gerta daitezkeen hitzak aurkitzen badira ere.

Homiliak Joaquim Miret i Sans doktoreak aurkitu zituen 1904ko irailean, X. mendean edo XI.aren hasieran Caboet-eko jaunen eskutik fundaturiko Santa Mariaren kolejiata desagertuaren artxiboa arakatzean Organyàko errektoretzan. Aurkikuntza, erditik tolestutako hiru orriko pergaminozko koaderno txiki batean eta alde bietatik idatzitako sei foliotan zetzan. Aurrerago, lehenengoak osatzen zituzten beste folio batzuk aurkitu zituzten, gaur egun eskuizkribua alde bietatik idatziriko 8 foliok osatzen dutelarik.

Testu originala Kataluniako Liburutegian dago, eta Organyàn erreprodukzio bat da erakusten dena.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]