Osaba Tomen etxola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Osaba Tomen etxola
Bostongo 1852ko argitalpenaren azala.
Datuak
IdazleaHarriet Beecher-Stowe (1852)
Argitaratze-data1852ko martxoaren 20a
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaUncle Tom's Cabin
Hizkuntzaingelesa
ArgitaletxeaThe National Era (en) Itzuli
Herrialdea AEB
IlustratzaileaHammatt Billings (en) Itzuli
Euskaraz
IzenburuaOsaba Tomen etxola
ItzultzaileaArantza Sarriegi
Argitaratze-data1980
BildumaItzul saila

Osaba Tomen etxola (ingelesez Uncle Tom's Cabin) 1852ko Harriet Beecher Stowe estatubatuar idazle eta abolizionistaren eleberri bat da. 1852ko martxoaren 20ean lehenbiziko aldiz argitaratua izan zen. 1853an A Key to Uncle Tom's Cabin (Giltza bat Osaba Tomen etxolarentzako) eleberriak jarraitu zion.

Gai nagusitzat esklabotza du, eta bi kontakizun paraleloki azaltzen ditu: etxaldeko beltzarena eta landako beltzarena. Lehena Osaba Tom da, esanekoa eta hotzana, bere etxalde eta plantaziotik kanpo etorkizunik ez dagoela sinistuta; bigarrena aldiz, bere eta bere familiaren askatasuna lortzeko asmoz edozer gauza egiteko prest dago.

Eleberria modu kritikoan aztertuz gero, aise antzeman daiteke arrazakeriaren oinarriak, hura posible egiten duen ideologia, zalantzan jarri beharrean hartaz baliatu egiten dela beltzen alde egiteko. Halere, eleberri honek bere garaian AEBetako gizartean eragin handia izan zuen, kontzientzia askotan esklabotasunari buruzko kezka piztu baitzuen.

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980an Arantza Sarriegi itzultzaileak itzuli eta Jose Mari Aleman Amundarainek marrazkiz ilustratutako euskarazko argitalpena argitaratu zen.

1987an Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldariak euskarazko itzulpena argitaratu zuen. 2014an Susaeta argitaletxeak ere Lucía Mora itzultzailaren argitalpen bat argitaratu zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]