Osasuna Futbol Klubaren uniformea hasiera hasieratik elastiko gorria eta galtza urdinak izan dira, taldearen armarrian agertzen diren koloreak hain zuzen ere. Osasunako estatutu ofizialek diotenez, klubaren kolore ofizialak "elastiko gorria eta galtza urdinak dira, galtzerdi beltzekin eta buelta gorriarekin", eta "beste kolore batzuk dituzten janzkerak egon daitezke".[1]
Telebistako eskakizunen ondorioz, Osasunak elastiko laranja diseinatu behar izan zuen Bartzelonaren aurka jokatzeko, lehen eta bigarren jantziak ez zirelako bateragarriak Bartzelonaren janzkerarekin. Kamiseta laranja zen, xehetasun zuriekin eta "#Osasunak amorerik ez" leloarekin euskaraz eta gazteleraz.[2] Hurrengo denboraldian, Osasunak ekipazio berezia jantzi zuen Cadizen aurkako partidan, Emakumearen Nazioarteko Eguna zela eta. Ekipamendua urdin iluna zen, arrosazko xehetasunekin eta bularrean "He for She" kanpainaren logoarekin.[3] 2019-2020 denboraldian Osasunak Celtaren aurkako partida jokatu zuen San Ferminak ospatzeko kamiseta berezi batekin. Kamiseta zuria zen, zapi gorri batekin.