Nafarroako Unibertsitatea Klinika edo gazteleraz Clínica Universidad de Navarra (CUN) Iruñean dagoen ospitale pribatu ezaguna da, Osasunbidea zerbitzu publikotik kanpo dagoena. Bestela, Nafarroako Unibertsitatearekin elkarlanean dago eta beraz, Opus Dei elkarte kristauarekin lotuta dago. Madrilen kanpo kontsulten zerbitzua ere eskaintzen dute.