Laiotz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ospel (laiotza)» orritik birbideratua)
Egutera eta ospela: Arana bailara, Alkizan. Eguteran elurrik ez dago, urtu du aspaldi eguzkiak; baina ospelean elurrik geratzen da oraindik

Laiotza[1], ospela, ainubea edo uspela eguzki-erradiazio txikiena jasotzen duen mendialdea da. Ipar hemisferioan mendi baten ipar isurialdea da, eta hegoaldekoa baino hotzago eta ilunagoa izaten da; hego hemisferioan, berriz, hego isurialdea izaten da.[2] Kontrakoa denari —eguzki gehien jotzen duen isurialdeari— egutera deritzo.

Iparraldeko orientazioak itzal handiagoa du, hezetasuna hobeto kontserbatzen da, eta hotzagoa izaten da.

Sinonimoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ainubea Bizkaian eta uspela Ipar Euskal Herrian erabiltzen da. Lehen forma Zaindu maite duzun hori Ruper Ordorikaren kantuaren hitzetan agertzen da[3].

«

Kantu leunak
Nahi nituzke jarri.
Eguzkia
Ainubian denari.
Zaindu maite duzun hori.

»


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Laiotz». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-7-20.)
  2. (Katalanez) «obac» L'Enciclopèdia.cat. Bartzelona: Grup Enciclopèdia Catalana http://www.enciclopedia.cat/EC-GEC-0196990.xml.
  3. «Zaindu maite duzun hori» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: laiotz .