Edukira joan

Ostalgie

Wikipedia, Entziklopedia askea
AEDren kamiseten salmenta Berlinen 2004an.

Ostalgie alemanezko terminoa da, Alemaniako Errepublika Demokratikoa (AED) zeneko bizimoduari erreferentzia egiten dion nostalgia izendatzeko erabilia. Ost ('ekialdea') eta Nostalgie ('nostalgia') hitzetatik sortutako akronimoa da.

Berlingo Harresia 1989an bota eta hurrengo urtean Alemania bateratu ostean, AEDko herritarrak Mendebaldeko sisteman integratu eta garai sozialistari loturiko oroigarri gehienak ezabatu zituzten. Hasiera batean, AEDko marken produktuak saltokietatik desagertu ziren, eta haien ordez Mendebaldeko produktuak agertu ziren. Hala eta guztiz ere, denboraren poderioz, Alemaniaren ekialdeko zenbait herritar garai sozialistako bizimoduaren alderdi desberdinei lotutako nostalgia sentitzen hasi ziren. Zehazki, Ostalgie bateratzearen ondoren desagertu ziren AEDko kulturaren eta egunerokotasunaren zenbait aspekturi loturik dago.

Horretaz jabeturik, Alemaniako hainbat enpresak AEDn saltzen ziren produkturen kopiak egiteari edo marka zaharren imitazioak berriz saltzeari ekin zioten.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]