Edukira joan

Ostertz astronomiko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ostertz astronomikoa begiraletik igarotzen den planoa da, eta lerro zutarekin elkarzutak dira. Plano honen zeru-esferarekin mozketa Ostertz izena hartzen duen zirkulu maximo bat da. Zeru-esfera hain handia denez, berdin dio lurrazalean edo Lurraren erdigunean egon. Horregatik, zeru garbidun toki batean eta behar diren baldintzekin: ikuspena oztopatzen duten eraikin edo mendirik gabe, beti ikusten da zeru esferaren erdia. Ostertz astronomiko, hemisferio hau (ikus daitekeen esferaren erdia) mugatzen duen zirkuluari deritzo. Ostertz astronomikoa Lurrarekiko tangentea den planoak zeru esferan moztutako zirkulua dela egiazta daiteke. Eta plano hau Lurraren erdigunetik igaroko balitz bezala da, izarren distantzien aldean, gauza berbera da. Orokorrean, ostertza, atari zabalean, itxuraz, zerua, lurretik edo uretik banatzen duen lerroari esaten zaio.

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]