Oteroko Kristoa (Palentzia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Oteroko Kristoa (Palentzia)
Conjunto Histórico de la Ciudad de Palencia
Cristo y Cerro.JPG
Kokapena
Herrialdea Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaPalentziako probintzia
UdalerriaPalentzia
Koordenatuak 42° 01′ 42″ N, 4° 31′ 46″ W / 42.0283°N,4.52944°W / 42.0283; -4.52944Koordenatuak: 42° 01′ 42″ N, 4° 31′ 46″ W / 42.0283°N,4.52944°W / 42.0283; -4.52944
Historia eta erabilera
Ondarea

Oteroko Kristoa (gaztelaniaz: Cristo del Otero), ofizialki Monumento al Sagrado Corazón de Jesús (Jesusen bihotz sakratuaren monumentua), Victorio Macho (1887-1966) palentziar eskultorearen lan ezagunena eta monumentalena da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[1]Eskultura Palentzia hiriburutik gertu dago, hiri osoa menpean duela. 1930ean eraiki zen, baina inaugurazioa 1931ko ekainaren 12a arte ez zen egin. Estilo aldetik Art Déco korrontean kokatu da; halaber, elementu kubistak ditu. Kritiko batzuen iritziz Antzinako Egiptoko eskulturen eragina ere erakusten du. Kristoren azpian museoa eta Erdi Aroko Santo Toribioko baseliza daude; baselizan dago lurperatuta Victorino Macho eskultorea. Eskulturak 20 metro baino gehiago ditu, luzean; horregatik, askotan munduko Kristo altuena dela esan da, baina ez da horrela: esaterako, Rio de Janeiroko Kristo Berrerosleak 38 metro ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]