Perez Sagutxoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pérez sagutxoa» orritik birbideratua)
Perez Sagutxoa
Ezaugarriak
Sexuaarra

Perez Sagutxoa (gaztelaniaz: Ratoncito Pérez) edo, sinpleki Sagutxoa izaki fantastiko bat da, helduek umeei transmititzen dutena. Esne hortzeria jasotzeaz arduratzen da, Euskal Herriko hainbat txokotan, bereziki Bizkaian Maritxu Telletukok egiten duen bezala.

Nazioarteko ohituraren parte[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelaniaz hitz egiten den herrialdeetan Perez Sagutxoa edo Sagutxoa izena du, Mexikoko eskualde batzuetan izan ezik, Hortzen Sagua izena duena. Frantzian ere petite souris izena du eta Italian Topolino, esanahi berberarekin. Oro har, Hortzen Maitagarriaren aldaera bat da, euskarazko Maritxu Telletukoren papera duena.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sagutxoaren jatorria eta maitagarri batekin duen lotura Madame d'Aulnoyren XVIII. mendeko ipuin frantses batetik dator: la Bonne Petite Souris (Sagutxo ona).

Espainian, haurren mitologiari egindako sarrera Luis Colomari egotzi izan zaio (Pequeñeces edo Jeromín ere idatzi zuen), 1894 inguruan jesuitari ipuin bat idazteko eskatu ziotenean Alfontso XIII.a errege izango zenarentzat, orduan 8 urte baitzituen, eta hari hortz bat erori baitzitzaion. Hala ere, Benito Perez Galdosen La de Bringas eleberrian, 1884an idatzia eta 1868an girotua, egileak pertsonaia bat, Francisco Bringas zekena, Perez sagutxoarekin alderatzen du[1], beraz ezaguna izan behar zuen publikoarentzat, Aita Colomaren ipuinaren aurretik ere.

Madrilgo memoria-planaren barruan, Hiribilduko Udalak plaka bat jarri zuen Arenal kaleko 8. zenbakian, Luis Colomak karraskariaren etxebizitza kokatu zuen lekuan; plakan honako hau irakur daiteke: «Hemen bizi zen, Prast gozotegiko gaileta-kaxa baten barruan Perez Sagutxoa, aita Colomak Alfontso XIII.a erregearentzat idatzi zuen ipuinaren arabera.» Aldameneko lokal batean Perez Saguaren Museoa jarri zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Pérez Galdós, Benito. (1884). La de Bringas. (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]