Maritxu Telletuko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maritxu Teilatukoa orri berde baten gainean.
Ahozko literaturak umeei ohiko galera bat hobeto eramaten laguntzen die.

Maritxu Telletuko edo Maritxu Teilatuko ahozko euskal tradizioan umeen esne hortzak batu eta ordainetan zerbait ematen dien izakia da.

Besteak beste, kopla zaharretan jaso da, Katuen testamentua bilduman[1] topa daiteke, eta izen bereko Oskorri taldearen diskoan. Mendebaldeko euskalkian jasotako koplatxoa da.

Abestiaren izenburuak Euskal Herriko baserrietan oso ezaguna zen zomorro bati egiten zion erreferentzia: marigorringoari (Coccinella septempunctata L. (Coccinellidae)).

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BEREZKO TESTUA (Mendebaldeko euskalkia) Euskara batura ekarria:
Maritxu Telletuko
gona gorridune
eutsi agin zarra ta
ekarri barrixe."
Maritxu Teilatuko
gona gorriduna
eutsi hagin zaharra eta
ekarri berria."

Umeen hortzak eta haginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mutiko bat barrez.

Kultura askotan umeek galtzen dituzten hortzak edo haginak batuko dituzten pertsonaia fantastikoak sortu dira. Pertsonaia horiek hortzak batu eta ordainetan umeei zerbait ematen diete[2].

Euskal Herriko mendebaldeko toki batzuetan Maritxu Telletuko honek betetzen ei zuen funtzio hori. Maritxu Telletuko hau sortu zen bezala, Espainiako hainbat tokitan eta gaztelaniaz egiten den hainbat tokitan, —eta Hego Euskal Herriko toki askotan ere bai—, "Pérez sagutxoa" sortu zen. Pérez sagutxoa da hortzak eta haginak eramaten dituen pertsonaia fantastikoa, Mexiko eta Peruko eskualde batzuetan izan ezik, non "hortzen Sagua" besterik ez zaion deitzen.

Frantzian petite souris (sagutxoa) deitzen zaio eta Italian Topolino, Topino (sagutxoa) edo Fatina dei denti (hortzen maitagarritxoa). Beste leku batzuetan, hortzak biltzeko ardura duten beste izaki fantastiko batzuk daude, hala nola Tooth Fairy ("hortzen maitagarria") herrialde anglosaxoietan, L 'Angelet ("Aingerutxoa") edo La rateta ("Arratoitxoa") Katalunian, edo L' Esquilu de los dientis Kantabrian eta bableren esparru batzuetan, hau da "hortzen katagorria", "hortzen urtxintxa"; Zahnfee alemanez, Tandenfee nederlanderaz...

Badirudi, familia batzuetan ume bati hortza erortzen zitzaionean hortz hori etxeko teilatura botatzen zela, baina kontu hau, guk dakigula, ez dago nahikoa dokumentatuta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Bilaketa - Euskal kantutegia - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  2. «Maritxu teilatukoa» Issuu (Noiz kontsultatua: 2020-10-25).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Badok.eus Katuen testamendue diskoaren fitxa.
  • Badok.eus Katuen testamendue diskoaren hitzak, Oskorri taldearen hainbat kantu.