Pablo (telesaila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pablo (telesaila)
Jatorria
Argitaratze-data2017
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Sasoi kopurua2
Atalak105
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa
Emanaldia
Jatorrizko igorlea CBeebies (en) Itzuli
Hasiera-data2017ko urriaren 2a
IMDB: tt8016478 Edit the value on Wikidata

Pablo haurrentzako telesail britainiarra da, Gráinne McGuinnessek sortutakoa[1]. 2017ko urriaren 2an estreinatu zen CBeebies katean. Nazioartean ere emititua izan da, besteak beste, Nat Geo Kids, CBC Kids, Universal Kids, S4C eta Netflix kateetan[2][3][4][5][6].

Pertsonaia nagusia Pablo izena duen bost urteko mutil autista da. Irudimenezko animalia lagunak ditu, eta horiekin irudimenezko mundu batera bidaiatzen du[7][8].

2021eko urriaren 11n hirugarren denboraldia garatzen ari zela iragarri zen. Denboraldi honetan Pablok zortzi urte izango ditu, eta telesaila publiko zaharragoarentzat izango da[9]. 2022ko apirilaren 1ean, BBC Children's iragarri zuen hirugarren denboraldia enkargatu zuela[10].

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. eta 2. denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal tipiko bat mundu errealean hasten da, non Pablok nolabaiteko jarduera egiten du. Arazoren batekin edo ulertzen ez duen zerbaitekin topo egitean, pasartea Pabloren marrazkiek irudikatutako «artearen mundura» igarotzen da. Bertan, Pablo eta Liburuko Animaliak elkarrekin arituko dira edozein arazo konpontzeko.

3. denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren denboraldian zortzi urteko Pablok eskolan ikasten du. Liburuko Animaliak alboan dituela, erronka berriei aurre egiten die eta abentura berrietarako prest dago.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia Aktorea(k) Bikoiztailea Oharrak
Pablo William eta Oliver Burns Jake Williamson Protagonista. Atsegina eta alaia da. Marrastea gustatzen zaio.
Sagua Rachael Dickson Oso fidagarria, jatorra eta antolatua da. Ezin du zarata handirik jasan. Hirugarren pertsonan hitz egiten du.
Noa noasauroa Tony Finnegan Sentikorra da eta askotan ez daki bere sentimenduak nola adierazi. Autoestimulazioa egiten du eskuekin.
Tang pongoa Michael White Handia eta dibertigarria da. Beti dago edozer egiteko prest, baina gizarte-arloak irakurtzeko arazoak ditu eta ez da beti kontu handiz ari.
Txepetxa Sumita Majumdar Abestea eta hegoak astintzea gustatzen zaio. Besteak estresean daudenean, beti laguntzen die lasaitzen.
Llama Rosie King Lau hanketan atzera eta aurrera salto egitea gustatzen zaio autoestimulazio fisiko gisa. Ekolalia du.
Draff jirafa Scott Mulligan Lagunik inteligenteena da. Gauzak azaltzea gustatzen zaio eta gehien erabiltzen duen esaldia «hain zuzen ere» da[11].
Pabloren ama Rosie Barry Mundu errealean agertzen da batez ere. Pablo maite du, zaintzen du eta ahal duen moduan laguntzen dio.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2018: TORC saria
  • 2018: Europako Aniztasunaren Saria
  • 2019: Broadcast Awards (Haur Hezkuntzako programarik onena)[12]
  • 2021: Moige saria[1]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko apirilean, Ladybird argitaletxeak liburu sail bat argitaratzen hasi zen, Pablo telesaileko aurreko ataletatik egokituta[13]:

  1. Goodnight Pablo
  2. Pablo and the Noisy Party
  3. Pablo Picks His Shoes
  4. Pablo’s Feelings
  5. Pablo Goes Shopping
  6. Pablo at the Zoo

Mintzatzeko, irakurtzeko eta idazteko gaitasunak garatzen laguntzeko diseinatutako hainbat ikasliburu ere badaude:

  1. Pablo Chooses His Shoes
  2. Are You Sad, Pablo?
  3. Pablo: Noisy Party

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Pablo» Cake (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  2. (Ingelesez) «Meet Pablo! New RTÉjr show gives insight into autism» RTÉ 2017-09-27 (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  3. (Ingelesez) «Pablo» CBC Media Centre (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  4. (Gaztelaniaz) Díaz Zeledón, Natalia. «‘Pablo’ en Nat Geo Kids: el mundo como lo siente un niño autista» La Nación 2018-05-04 (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  5. (Ingelesez) «New CBC kids serie Pablo celebrates creativity and individuality» CBC 2018-03-19 (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  6. (Ingelesez) Prickett, Macon. «Universal Kids to Premiere PABLO, the First TV Series To Star A Child with Autism April 2» Broadway World 2018-03-30 (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  7. (Ingelesez) Baldock, James. «Introducing Pablo – here’s everything you need to know about CBeebies’ brand new show about autism» Metro 2017-09-28 (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  8. (Ingelesez) «CBeebies Pablo: empowering young people with autism» About the BBC 2017-09-29 (Noiz kontsultatua: 2017-09-29).
  9. (Ingelesez) Whyte, Alexandra. «Paper Owl Films ages Pablo up» Kidscreen 2021-10-08 (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  10. (Ingelesez) Milligan, Mercedes. «BBC Children’s Commissions New-Look Series of Paper Owl’s ‘Pablo’» Animation Magazine 2022-04-01 (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  11. (Ingelesez) Corken, Hannah. «Meet the stars of groundbreaking new CBeebies show Pablo that examines life as an autistic child» Grimsby Telegraph 2017-09-20 (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  12. (Ingelesez) «Best pre-school programme: Pablo» Broadcast Now 2019-02-07 (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  13. (Ingelesez) «The best books to read your children in 2020, from Julia Donaldson’s ‘The Go-Away Bird’ to the Dalai Lama's 'The Seed of Compassion'» Independent 2020-02-05 (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]