Pablo Barrio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pablo Barrio
Bizitza
Jaiotza Agurain1958ko urtarrilaren 21a (61 urte)
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza  (61 urte)
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Literaturaren Zubitegiko fitxa 691

Pablo Barrio (Agurain, Araba, 1958ko urtarrilaren 21a) euskal idazlea da. Gaur egun, Lasarte-Orian (Gipuzkoa) bizi da.

2003. urtean, Euskaltzaindiak eta BBK-k elkarlanean antolatzen duten Toribio Altzaga Saria irabazi zuen, Ama, hor al zaude? antzerki lanarekin.

2006. urtean, Nafarroako Antzerki Eskolak eta Iruñeko Udalak antolatzen duten Haurrentzako antzerki testu berrien lehiaketan euskarazko saria irabazi zuen Abere hatsak eta beste animalia batzuk antzerki lanarekin. Lan hau Nafarroako Antzerki Eskolak estrenatu zuen 2007. urtean.

2007. urtean, Nafarroako Antzerki Eskolak eta Iruñeko Udalak antolatzen duten Haurrentzako antzerki testu berrien lehiaketan euskarazko saria Herio azeri hori antzerki lanarekin. Lan hau Nafarroako Antzerki Eskolak estrenatu zuen 2008. urtean.

2007. urtean, Euskaltzaindiak eta BBK-k elkarlanean antolatzen duten Toribio Altzaga Saria irabazi zuen Kontrako bidean antzerki lanarekin.

2008. urtean IX. Serantes Antzerki sariaren Akzesita lortu zuen Armiarmategian (isil-mihisilka) lanarekin.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ama, hor al zaude? (2004, Euskaltzaindia - BBK)
  • Abere hatsak eta beste animalia batzuk (2007, Iruñeko Udala)
  • Kontrako bidean (2008, Euskaltzaindia - BBK)
  • Armiarmategian (isil-mihisilka). (2009, Artezblai)

    Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]