Palmer kostaldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Davis edo Palmer kostaldearen kokapena.

Palmer kostaldea edo Davis kostaldea (ingelesez Davis Coast Trinidad penintsulatik banatzen duen Kjellman lurmuturra eta Danco kostaldetik banatzen duen Sterneck lurmuturraren artean dagoen penintsula antartikoaren mendebaldeko kostalde zatia da.

Antartikako Izenen Batzorde Aholkulariak (Advisory Committee on Antarctic Names, ACAN) John Davis kapitainaren omenez izendatu zuen, Cecilia estatubatuar itsasontziko kapitaina zen foka ehiztaria, Antartika kontinentean dokumentatua dagoen lehen lehorreratzea egin zuela zioena, Hughes badian, kostalde honetan, 1821eko otsailak 7an.

Lurralde aldarrikapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentinak Palmer edo Davis kostaldea Suaren Lurraldea, Antartika eta Hego Atlantikoko Uharteak probintziako Argentinar Antartika departamendu barnean sartzen du, Txilerentzat Magallanes eta Txileko Antartika eskualdeko Txileko Antartikako Probintziako Antartika hiriaren zati da, eta Erresuma Batuarentzat Britainiar Antartikaren zati. Aldarrikapen hauek Itun Antartikoaren baldintzek mugatzen dituzte

Herrialde aldarrikatzaileen izendapenak:

  • Argentinak costa Palmer deitzen du.
  • Txilek Costa de Palmer
  • Erresuma Batuak Davis coast