Palmira Julia Tello

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Palmira Julia Tello
Bizitza
Jaiotza Madril1920ko irailaren 2a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril2016ko urtarrilaren 16a (95 urte)
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta propagandista
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Espainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Gazteria Sozialista Bateratuak

Palmira Julia Tello Landeta, Tellito edo Amaya Tello ezizenez ere ezaguna, (Madril, 1920ko irailaren 2a - Ib., 2016ko urtarrilaren 16a), espainiar errepublikaren aldeko propagandista eta milizianoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilgo Cuatro Caminos auzoan jaio zen. 14 urterekin Alderdi Komunistako militante egin zen.

Gerratea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936ko altxamendu militarra gertatu zenean, Gazteria Sozialista Bateratuan izena eman zuen, eta bertako errepublikaren aldeko propaganda taldeko kide bezala militatu zuen. Herriz herri, milizietan parte hartzeko dei eginez mitinak eman zituen.

1936ko urriaren 31n, milizianoz jantzita agertzen zen bere argazki bat Estampa aldizkari ezagunaren azalean agertu zen[1] . Geroago, Thaelman brigadari lagundu zion hainbat frontetan.

Frontean hil zen soldadu errepublikazale batekin ezkondu zen.

Gerra ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra amaitu zenean, Alacantera joan zen ihes egiteko itsasontzi bat hartzeko asmoarekin, baina lekurik ez zegoela eta Madrila itzuli behar izan zuen. Ezagutu ez zezaten, izena aldatu zuen, Lazaro Landeta, Telloren aitona, Bilboko Buiako baserri batekoa zen, eta honen ohoretan, eta Dolores Ibarruriren alabak bezala, Amaya euskal izena hartu zuen beretzat[2].

1939an, Las Trece Rosas fusilatu zituztenean, eta polizia frankista bere bila zebilela jakin zuenean, Madil utzi eta Zaragozara alde egin zuen. Bertan, modista bezala lan egin zuen. Ciriaco Parraga, margolari erretratugilea ezagutu zuen. Bikotea Bilbora joan zen bizi izatera. Parragak, Perdimos la guerra izeneko obran, Tello irudikatu zuen begirada galdua zuela.

1960ko hamarkadan, Begoña auzoko bere etxean Euskadiko Alderdi Komunistako ezkutuko bilerak ospatu ziren, eta Euskadi Roja aldizkaria editatzen zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Rafael, Patricia. (2018-01-23). «​Tellito, la miliciana que reclutaba y alentaba a las tropas republicanas» Vice . Noiz kontsultatua: 2020-04-02.
  2. «Palmira Julia Tello Landeta» www.ehk.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-02.