Panzerlied
Itxura
Panzerlied | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1933 |
Ezaugarriak | |
Panzerlied Alemaniako antzinako Wehrmacht gudaroste edo indar armatuaren abesti edo martxa militar ospetsuenetako bat da. 1933ko ekainean Kurt Wiehle ofizialak Königsbrück hirira zihoala idatzi zuen. Wiehlek alemaniar itsas gizonen abesti baten doinua moldatu eta Panzerwaffe indar armatuetarako egokiagoa ziren hitzak idatzi zizkion.
Abesti edo martxa militar hau 1965eko Battle of the Bulge filman agertzearekin bat mundu osoan ezaguna bilakatu zen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Battle of the Bulge filmako Panzerlied abestiaren bertsioa entzungai (Alemanez)
- Panzerlied abestiaren jatorrizko bertsioa entzungai (Alemanez)
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |