Papaina
Papaina papaia-landaretik lortzen den entzima proteolitikoa da.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ezagutzen den entzimarik termoegonkorrena da. Uretan eta glizerinan neurri batean urtzen den hauts zuri eran agertzen da; ez da urtzen disolbatzaile organiko ohikoetan.
Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Proteinak hidrolizatzeko duen gaitasunagatik, haragia biguntzeko, larruak ontzeko, botiken eta lurrinen prestaketan, digestioa errazteko eta abarretarako erabiltzen da.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.