Lurrin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Perfume» orritik birbideratua)
Artikulu hau lurringaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Perfume (argipena)».
Paper-zerrendak, lurrin-laginak usaintzeko erabiliak.

Lurrina, lurringaia, urringaia edo perfumea usaina duen gai likido bat da, naturala edo sintetikoa, batez ere gorputz edo arropari usain atsegina emateko erabiltzen dena. Gizakiak aspalditik erabili ditu lurrinak, Antzinarotik.

Perfumeak (latinezko per, eta fumere-k osatua "kearen bitartez" esanahiarekin) antzinatean, erretzean usain gozoko kea sortzen zuen substantzia usaintsuari zegokion. Erromatarrek perfume hitza ez zuten erabili, eta Joan Coromines filologoak frogatu zuen bezala, hitz hau lehenengoz Bernat Metgek katalanez idatziriko “Lo Somni” idazlanean agertzen da, eta 1528az geroztik frantses literaturan. Gaur egun, perfume pertsona batek usain atsegin bat hedatzeko erabiltzen duen isurkari usaintsua da. Perfumeria hitzak hiru esanahi izan ditzake: lurringintza, lurrindegi edo lurrin-denda eta lurrin-sorta.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «perfumería - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.