Paperontzi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paperontzi
Ontzia, bin (en) Itzuli eta Zabor-edukiontzia

Paperontzia[1] edo zakarrontzia[2] balio ez duten paperak botatzen diren ontzia da.[3] Leku itxietan (bulegoak, etxeak, aisialdirako lekuak) nahiz kanpoaldean (parkeak, plazak, etorbideak, etab.) egon daiteke.

Paperontziak tamaina ertaineko ontziak dira, eta leku diskretuetan jartzen dira, baina jendeak botatzen dituen paperak, bilgarriak edo hondakinak jasotzeko moduan. Material plastiko edo metalikoetan egiten dituzte, eta kolore eta modelo askotan.

Oro har, zakarrontziaren barruan zabor-poltsa bat sartzen dugu, ontzia ez zikintzeko eta errazago biltzeko. Hori da ondoren zabor-edukiontzira botatzen dena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009] eta [Bulego-materialak Hiztegia] [2009]
  2. Euskalterm: [Errotuluak Hiztegia] [2009]
  3. «Paperontzi». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2023-11-07.)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.