Papuako Lurraldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Papuako Lurraldea
Territory of Papua
1883 – 1949
Britainiar kolonia

Papuako Lurraldeko bandera

Papuako Lurraldeko armarria

LocationTerritoryPapua.png
Geografia
Historia
Queenslandek beretu 1883
Ginea Berriko Lurraldearekin elkartu 1949

Papuako Lurraldea australiar jabetza izan zen, Ginea Berria uhartearen hego-ekialdea hartzen zuena. 1883an, Queenslandeko gobernuak beretu zuen lurraldea Britainiar Inperioarentzat. Erresuma Batuko gobernuak uko egin zion anexioa berresteari, baina 1884an babes herri bat eratu zuen, Britainiar Ginea Berria izenarekin. 1905ean, Australiaren agindupean gelditu zen. Lehen Mundu Gerran, australiarrek uhartearen ipar-ekialdea (Alemaniar Ginea Berria) hartu zuten. Gerra ostean bi lurraldeak australiarren esku gelditu ziren, eta 1949an batu ziren, Papua eta Ginea Berriko Lurraldea eratuz. 1975ean, lurralde hori independizatu zen Australiatik, Papua Ginea Berria izenarekin[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   British New Guinea britishempire.co.uk . Noiz kontsultatua: 2016-10-19 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Papuako Lurraldea