Pareceres

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pareceres
Datuak
Musika motaherri-musika
Urteak1976
Produkzioa
Diskoetxea(k)Bizarro Records
Discogs: 4045379 Edit the value on Wikidata

Pareceres 1976an sortutako Uruguaiko pop musika taldea izan zen; haren jardunak 1980ko hamarkadaren erdialdera arte iraun zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1976an sortu zuten Jorge Do Pradok, Carlos Rodriguezek eta Gabriel Do Pradok. "Pareceres" izena Argentinako Cosquín hiriko musika jaialdi famatura bidaian zirela sortu zen, Jorge Do Pradok eta Carlos Rodriguezek asmatua.

1979an agertu ziren taula gainean, Yamandú Pérez bateria jolearekin (Gabriel Do Pradok lan istripua izan baitzuen, bi hatz galduz). 1983 urtearen hasieran Carlos Rodríguezen ordez Eduardo "Rulo" Nieves sartu zen. Hirukote hauekin erdietsi zuen taldeak arrakastarik handiena.

Azken estudioko grabazioaren partaideak hauek izan zen: Jorge Do Prado, Daniel Jacques, Gabriel Do Prado, Roberto Galletti, Renato Pavez eta Gabriel Landini.

Jorge Do Prado da taldearen formazio guztietan izan den bakarra eta interprete eta konpositore nagusia. [1] Bera Australiara joatearekin batera desegin zen taldea; han Do Pradok bakarkako ibilbidea jarraitu duelarik.[2]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Intimando ( Orfeo SULP 90642. 1981)
  • Pareceres (Orfeo SULP 90665. 1981)
  • Interpretaciones (Orfeo SULP 90685. 1982)
  • Sin un vintén (Orfeo SULP 90724. 1984)
  • De todas formas (Orfeo SULP 90809. 1986)
  • Antologia (Bizarro Records 3854-2. Bilduma , Pareceres eta Jorge Do Pradoren abestiekin osatutako diskoa. 2009)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Se viene "Antología", el disco de Pareceres y Jorge Do Prado.
  2. (Gaztelaniaz) «Biografía de Jorge Do Prado» Last.fm (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).