Parisko Automobil Erakusketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Parisko Automobil Erakusketa
Irudia
Map
Motaerakustazoka
Indarraldi1898 - 
FundatzaileaJules-Albert de Dion (en) Itzuli
Argumentu nagusiaautomobil
shared transport (en) Itzuli
Jaialdi
KokalekuParis Expo Porte de Versailles
HerrialdeaFrantzia
AntolatzaileaHopscotch Groupe (en) Itzuli

Webgunemondial-paris.com

Parisko Automobil Erakusketa (frantsesez: Mondial de l'Automobile) Parisen (Frantzia) bi urtean behin egiten den automobil erakusketa da. Iraila eta urria bitartean ospatzen da eta Europako erakustaldi garrantzitsuenetako bat da, Frankfurteko Automobila Erakusketarekin eta Genevako Automobila Erakusketarekin batera. Aldian behin auto, prototipo eta ekoizpen auto berri askoren estreinako gunea da. Gaur egun, Parisko expo Porte de Versailles erakustazokan egiten da ikusketa urte bikoitietan bakarrik, urte bakoitietan ospatzen den Frankfurteko erakusketarekin txandakatuz. [1]

Mondial Automobil Fabrikatzaileen Nazioarteko Erakundeak antolatu du, eta nazioarteko automobilgintzaren erakustaldi garrantzitsutzat jotzen du. 2016an, 1.253.513 bisitari jaso zituen Parisko Automobil Erakusketak, eta munduan gehien bisitatuena den automobil erakusketa da, Tokio eta Frankfurten aurretik.

Erakusketaren gako batzuk hauek dira: 125.000 m² erakusketa, 8 pabilioi, 18 herrialdetako 260 marka, 65 munduko estreinaldi, auto elektriko eta hibridoen 10.000 gidatze proba baino gehiago, 103 herrialdetako 10.000 kazetari baino gehiago. [2] 1986ra arte, Salon de l'Automobile deitzen zen; Mondial de l'Automobile izena hartu zuen 1988an eta Mondial Paris Motor Show 2018an.

Erakusketa urtero egin zen 1976ra arte, ordutik bi urtean behin izan da.

Citroën, Peugeot eta Renault marka frantziarrek sarritan estreinatu ohi dituzte modelo eta prototipo berriak erakustoki honetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Paris Motor Show. 20 de noviembre de 2012.
  2. Paris motor show. Paris Digest.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]