Parmigiano-Reggiano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Parmigiano-Reggiano
Cheese 34 bg 052406.jpg
Jatorrizko herrialdea Italia
EskualdeaParma eta Reggio Emilia
HiriaModena, Bolonia eta Mantua
Esnearen jatorriaBehia
PasteurizatuaEz
EgituraGogorra
Gantz materia%32a
Pisua18-25 Kg
Zahartze denboraGutxienez 12 hilabete
Vecchio: 18–24 hilabete
Stravecchio: 24–36 hilabete
Stravecchione: 3-4 urte
ZiurtagiriaJatorrizko Izendapena:
Italia 1925
Europar Batasuna 1992

Parmigiano-Reggiano Italiako gazta bat da. Bi eskualdetako gazten izenarekin osatutako izendapen ofiziala da, Parmigianok esan nahi du Parmakoa eta Reggianok Reggio Emilia eskualdekoa. Modena, Bolonia eta Mantua hiriak dira ekoizpen zentro nagusiak. Nazioarten Parmigiano izenaren aldaerekin ezagutzen da batez ere, Parmesan edo Parmesano izenekin.

Gazta birrindua egiteko bereziki egokitzat jotzen den gazta mota da. Europako beste eskualde batzuetan ekoitzi izan dira antzeko gaztak, baina Parmigiano izena erabiltzea debekatu izan die Europako Batasunak[1].

Izendapen ofizialaren erakundeak harremanak izan ditu hainbatetan Euskal Herriko Idiazabal Jatorrizko Deitura Babestuarekin[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]