Parzival
Parzival | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Wolfram von Eschenbach |
Sorrera-urtea | 1200 (egutegi gregorianoa) |
Izenburua | Parzival |
Jatorrizko herrialdea | Alemania |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Zalduntza liburua eta Arthurian romance (en) |
Hizkuntza | Goi Erdi Aroko alemana |
Fikzioa | |
ikusi
|
Parzival Erdi Aroan sortutako zaldunen poema epikoa da. Egilea Wolfram von Eschenbach poeta izan zen eta goi-alemanez idatzita dago. Poema, normalean XIII. mendearen lehen laurdenean datatua, Parzival (ingelesez Percival) arturiar heroiaren gertakizunak biltzen ditu. Parzivalen Graal Santuaren bilaketa luzea du ardatz nagusia. 25.000 bertso-lerro inguru ditu, 16 kapituluetan antolatuta.[1]
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eschenbachek idatzitako poema Chrétien de Troyes olerkari frantsesaren azken lanean inspiratzen da, Perceval ou le Conte du Graal. Chrétien de Troyesen poema ere Graal bilaketaren ingurukoa da; frantsesak Peredur Galesko heroia hartu zuen eta Percevalez bihurtu zuen. Dena dela, Chrétien de Troyesen lana osatu gabe gelditu zen eta horrek amaiera emateko gogoa zabaldu zuen egile askoren artean, tartean Wolfram von Eschenbach. Askoz beranduago Richard Wagnerrek, azken horren lana hartuta, Parsifal opera ospetsua idatziko zuen.[2]
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parzivalen aita, Gahmuret, beti abentura bila bizi izan zen zalduna zen. Horregatik, Herzeloyde, bere ama, basoaren erdian hazten saiatu zen, zalditeriaren mundua ezagutu ez zezan eta horrela gal ez zezan. Baina gazteak, zaldun arturiko batzuen balentriak entzun ondoren, Cameloteko gortera joatea erabaki zuen. Bertan, Gurnemanzengandik ohorearen printzipioak ikasten ditu eta bere jakin-mina eta oldarkortasuna neurtzen.
Bere lehen balentrietako batek objektu magikoz betetako gaztelu misteriotsu batera eramaten du; Anfortas gazteluaren buru da. Gaztea isilik egoten da, eta biharamunean gaztelu hondatu eta huts batean esnatzen da. Haluzinazioak ikusarazi dizkion sorginkeria baten biktima izan dela pentsarazten dio. Geroago, Mahai Biribilean leku bat merezi izatea eragiten dioten ekintza batzuen ondoren, bere ohorea gazteluan galdu zuela dioen pertsonaia bat agertzen da, hau da, Graaleko gazteluan. Orduan penitentziazko eta abenturazko bidaia bat hasten da jainkozko mesedea berreskuratzeko. Graalen duin kontsideratuko zaio bere bertutea frogatu ondoren, eta, halaber, bere babesle bihurtuko da.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kasu guztietan pertsonaia beraren barianteak dira:
- Parsifal, Richard Wagnerren opera.
- Pertzeval, Artur erregearen Mahai Biribileko Zaldun mitikoetako bat da.
- Perceval ou le Conte du Graal Chrétien de Troyes olerkari frantsesaren lana.