Pasaiako Itsas Eskola

Koordenatuak: 43°19′24″N 1°55′42″W / 43.3232693°N 1.9284654°W / 43.3232693; -1.9284654
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pasaiako Itsas Eskola
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaPasaia
Koordenatuak43°19′24″N 1°55′42″W / 43.3232693°N 1.9284654°W / 43.3232693; -1.9284654
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1966
Arkitektura
ArkitektoaJosé López Zanón
Luis Laorga
EstiloaArkitektura brutalista

Pasaiako Itsas Eskola, ofizialki Blas de Lezo Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua (Blas de Lezo LHII) itsasoko nabigaziorako eta arrantzarako formakuntza eskaintzen duen ikastetxe publikoa da. Pasai San Pedron dago kokatua, arkitektura brutalista ikusgarriko 1966ko eraikin batean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1939an bost arrantza eskola sortu ziren Gipuzkoan, horietako bat Pasai San Pedron zegoelarik, Villa Salinas izeneko eraikinean. Hori izan zen Itsasketa eta Arrantza Prestakuntzako Eskolaren oinarria, zeinak merkataritzako eta arrantza itsasketako marinelentzako gaitasun agiriak ematen zituen. Eraikina txiki geratu zitzaienean, egoitza berria planifikatu zen, eta hala egin zen eraikin berria, hiru gorputz nagusiz osatua eta 1966an inauguratua.[1]

Luis Laorga eta José López Zanón arkitektuek diseinatutako eraikin hau Euskal Herriko eraikin brutalisten artean nabarmentzen da.

2013an etxebizitzak egiten ari zirela ondoan, oinarriak mugitu zitzaizkion eraikinari. Zati bat behera bota behar izan zuten, eta debekatuta dago harrezkero eraikinaren bi parte ikusgarritan sartzea, segurtasun arrazoiengatik: badiarantz luzapen baten gisa diseunatutako planetarioan, eta gorantz orratz ikusgarri batekin nabarmentzen den dorrean.[2]

Porlanezko forma brutalistenak dira arriskugarritzat jo dituztenak 2013az geroztik: lehen planoan planetarioan eta atzean dorrea orratzarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Eskolako iragana eta oraina» www.blasdelezoescuelanautica.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  2. Lartzanguren, Edu. (2016-04-16). «Euskal Herri brutalista» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]