Pascal (programazio lengoaia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Pascal Niklaus Wirthek garatutako maila altuko programazio lengoaia bat da. Izena Blaise Pascal matematikariaren omenez jarri zion. Irakaskuntza helburu zuela sortu zuen, oinarrizko kontzeptuak erabiliz lengoaia sinple bat eginez. Horrela, unibertsitateetan ALGOL ordezkatu egin zuen. Gaur egun, programazio lengoaia erabilienen estandar bilakatu da.

Lehen bertsioa 1968an argitaratu zen eta lehen konpiladorea 1970ean.

Pascalen oinarritutako aldaerak ere baditugu, Delphi esate baterako, objektuei orientatutako bertsioa dugu hau. Ada eta Eiffel lengoaiek ere izan dute Pascalen eragina.

Sintaxia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo mundua adibidea:

PROGRAM KaixoMundua(output);
BEGIN
  WriteLn('Kaixo, mundua!')
END.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pascal (programazio lengoaia) Aldatu lotura Wikidatan