ALGOL 60

Wikipedia, Entziklopedia askea

ALGOL 60 (honen laburdura da: Algorithmic Language 1960), ALGOL programazio-lengoaien familiako kidea da. ALGOL 58-ren jarraipena izan zen, eta haietan hasi ziren lantzen kode-blokeak; begin eta end hitz gakoen artean biltzen ziren ekintza-multzo horiek, aurrerapen esanguratsua izan zen programazioa egituratua definitzeko bidean. ALGOL 60 habiatutako funtzioen definizioak esparru lexikalarekin ezartzen zituen lehen lengoaia izan zen. Programazio-lengoaia asko sortu ziren hortik geroago, besteak beste, Pascal, C, CPL, Simula, BCPL, eta B. Garai hartako ordenagailu guztiek ALGOL 60 kontzeptuetan oinarritutako programazio-lengoaia zuten.

Niklaus Wirth-ekh ALGOL 60-n oinarritu zen bere ALGOL W lengoaia sortzeko, garapen gehigarriekin geroago Pascal bihurtuko zena. ALGOLen bertsio ofizialek lehenengo aldiz argitaratu ziren urtearen arabera izendatu izan dira. Algol 68-k Algol 60-rekiko izugarri desberdina da eta partzialki kritikatu da, beraz, oro har, "Algol" lengoaia esaten denean Algol 60-ko dialektoei buruz hitz egiten ari da.

Estandarizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ALGOL 60- COBOLekin - estandarizazioa bilatu zuten lehen lengoaiak izan ziren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]