Edukira joan

Paskin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erromatar pasinkadak

Paskina ((Italieraz) pasquino), testu mota bat da.

Normalean paskina idazki anonimo bat izaten da. Idazki hori leku publiko batean jartzen da, eta gehienetan pertsona edo erakunde baten aurkako mezu kritiko eta satirikoa jasotzen du.

Izena datorkio terminoari XVI. mendearen Erroman zabaldu zen ohitura bati. Pasquino delako estatua bat eta beste lau estatua XVI eta XVII. mendeetan erabili izan ziren paskinak ondoan idazteko: bost estatua hiztunak ziren eta ustez estatuek esanak jasotzen ziren paskin lotsagabe horietan figura publikoei adarra jotzeko, kritika soziala ziren alegia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]