Edukira joan

Patchiku

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patchiku
Ontziola: Grégoire Marin
Mota: Atunontzia
Agintze data: Patchiku ontziaren aldeko elkartea
Uretaratze data: 1959
Ezaugarriak
Desplazamendua: 14 tona
Luzera: 12,08 m
Zabalera: 3,48 m
Sakonera: 1,44 m
Bulkada: Nagusia: Valmet (100 ZP)
Laguntzailea: Perkings (20 ZP)
Eskifaia: 4 marinel


Patchiku Donibane Lohizunen egoitza duen atunontzia da

1959an Ziburuko Grégoire Marinek egina, Aïrosa itsasontziaren moduan, euskal itsas-arotzeriaren adibide nagusienetariko bat da. BA 294 644 (Baiona) matrikula-zenbakia du. Inguratze arrantzan erabilia, bolintxa erabiltzen zuen sardinak harrapatzeko. Tretzaontzi moduan ere erabiltzen zuten.

1980ko hamarkadan egungo izena izan baino lehen, Suzanne eta Le Fanchic izenak izan zituen. 1999an France 2rako Les Moissons de l'océan telefilmean agertu zen.

2002ko ekainaren 7an monumentu historiko izendatu zuten[1]. Hurrengo urtean desarmatu zuten arren, 2006an, Itsas Begia elkartearen laguntzaz, Patchiku ontziaren aldeko elkartea sortu zuten ontzia zaharberritu eta bere balioa azpimarratzeko asmotan[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]