Edukira joan

Patricia Elorza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patricia Elorza

(2013)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPatricia Elorza Eguiara
JaiotzaGasteiz1984ko apirilaren 8a (40 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskubaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Akaba Bera Bera2002-2003
Zuazo eskubaloi taldea2003-2004
BM Castro Urdiales (en) Itzuli2004-2012
Akaba Bera Bera2012-2015
Entente Sportive Bisontine Féminin2015-2016
Akaba Bera Bera2016-2017
Zuazo eskubaloi taldea2017-2018
 
Posizio edo espezialitateaalboko erasotzailea
pibota
Kirol zenbakia13
Pisua78 kilogramo
Altuera180 zentimetro
Jasotako sariak

Patricia Elorza Eguiara (Gasteiz, 1984ko apirilaren 8a) arabar eskubaloi jokalaria da. Ezker hegaleko posizioan jokatzen du eta ondo moldatzen da defentsan batez ere. Espainiako talde nazionalarekin brontzezko dominak irabazi ditu Londresko Olinpiar Jokoetan (2012) eta Brasilgo Munduko Txapelketan (2011). Aldiz, zilarrezkoa Hungaria eta Kroaziako Europako Txapelketan (2014).[1] 2018an utzi zion eskubaloian jokatzeari.[2]

Gasteizko Eharialdeko beheko kategorietan hezia, Bera Bera eskubaloi taldean jarraitu zuen bere kirol ibilbidea. Azken talde honen beheko mailetan hasi zen 2002/03 denboraldian eta Ohorezko Mailako taldera iritsi zen. Ondoren, Barakaldoko Zuazo eskubaloi taldean aritu zen denboraldi batez.

2004an Balonmano Castro Urdialesekin sinatu zuen. Bertan zortzi denboraldi eman zituen eta ospe handia lortu zuen. Zortzi denboraldi horietatik, azken laurak ABF Ligan izan ziren (Ohorezko Mailan). 2011/12 denboraldian, taldeko golegile nagusia izan zen 139 golekin, eta Ohorezko Mailan bederatzigarren golegilea izan zen.

2012/13 denboraldian Bera Bera Eskubaloi taldera bueltatu zen. Donostiako taldean, arrakasta ugari lortu zituen, eta mailako jokalari gisa nabarmendu zen (batez ere defentsaren arloan). 2012/13 eta 2013/14 bi denboraldietan, euskal taldea txapelduna izan zen Ligan, Erreginaren Kopan eta Espainiako Superkopan. Bera Beran jokatu zuen azken denboraldian (2014/15), Ligako titulua eta Superkopakoa lortu zituen.

Bera Beran lortutako arrakastaren ondoren, gasteiztarrak Frantziako eskubaloian esperientzia berri bat probatzea erabaki zuen, Frantziako eskubaloiko Ligako Besançonen eskutik. 2016an itzuli zen berriro Bera Berara,[3] eta urtebete geroago Zuazok fitxatu zuen. Bertan amaitu zuen bere ibilbidea, hainbat lesiok markatuta.[4]

Espainiako Selekzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patri Elorza 112 aldiz izan da internazionala emakumezkoen selekzioarekin, eta 71 gol sartu ditu, defentsa lanetan gehiago parte hartzen duelako.

Olinpiar Jokoetan parte hartzea
Jokoak Egoitza Emaitza Partidak Golak
Londresko Joko Olinpikoak 2012 Erresuma Batua Brontzea
Rioko Joko Olinpikoak 2016 Brasil Seigarren postua
Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketak
Munduko Txapelketa Egoitza Emaitza Partidak Golak
2011ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketa Brasil Hirugarren postua
2013ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketa Serbia Hamargarren postua
2015ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketa Danimarka Hamabigarren postua 6 4
Europako Txapelketetan parte hartzea
Europako Txapelketa Egoitza Emaitza Partidak Golak
2012ko Emakumezkoen Europako Eskubaloi Txapelketa Serbia 2. fasea
2014ko Emakumezkoen Europako Eskubaloi Txapelketa Hungaria eta Kroazia Txapeldunordea

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Patricia Elorza Eguiara. coe.es (Noiz kontsultatua: 2016-8-6).
  2. (Gaztelaniaz) Radio, Castro Punto. (2018-05-28). «PATRICIA ELORZA, EX JUGADORA DEL CLUB BALONMANO CASTRO E INTERNACIONAL ABSOLUTA EN 112 OCASIONES, SE RETIRA DEL BALONMANO • Castro Punto Radio» Castro Punto Radio (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  3. (Gaztelaniaz) DV. (2016-06-21). «Patricia Elorza vuelve al Bera Bera tras un año en Francia» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  4. (Gaztelaniaz) Jiménez, Olga. (2018-05-30). «Patri Elorza se despide del balonmano después de 13 años y 112 internacionalidades» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]