Emakumezkoen Espainiako eskubaloi liga (gaztelaniaz: División de Honor de balonmano femenino) Espainiakoeskubaloi txapelketa profesionala da, emakumezkoek jokatzen dutena. 1952an abiatu zen. 2009tik aurrera euskal taldeak nagusitu dira, launa tituluz Itxako KE eta Bera Bera.
2022 artean Ligako sistema tradizionalean jokatu da, talde guztiek elkarren aurka bina partida jokatuz. Garaipenak bi puntu, berdinketak bat eta porrotak punturik ez. Puntu gehien lortzen zituena txapeldun izendatzen zen eta azkenengo laurek maila galtzen zuten.
2022-23 denboraldian sistema aldatu egin zen. Liga jokatu ondoren aurreneko zortzirek txapelketarako play-offak jokatzen dituzte, kanporaketa sistema erabiliz, eta azken laurek play-downa. Azken hauen kasuan fase erregularrean dituzten puntuekin jarraitzen dute eta elkarren artean bina partida jokatzen dituzte. Azken biek maila galtzen dute[1].
¹ 2019-20 denboraldia 16. jardunaldia jokatu ondoren bertan behera gelditu zen COVID-19 pandemiaren erruz. Une horretako sailkapena bihurtu zen Ligako sailkapen ofiziala.