Bera Bera eskubaloia
| Bera Bera | |||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sorrera | 1983 (Kluba) 1989 (Saila) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Areto | Bidebieta kiroldegia (Donostia) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Edukiera | ikusle | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Presidentea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| Entrenatzailea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| Liga | Espainiako liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| 2025-26 | 2.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||
| Webgunea Webgune ofiziala | |||||||||||||||||||||||||||||||||



Bera Bera Donostiako eskubaloi taldea da, Bera Bera Rugby Taldearen emakumezko eskubaloi saila dena. 2008tik Espainiako Ligako talde indartsuenen artean dago, 10 Liga eta 9 kopa irabazi dituela.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bera Bera eskubaloi saila klubeko arrakastasuena da. Bera Bera antzinako Corteblanco Bidebieta taldeko luzadura da. Bidebieta auzoko taldea, 1989an ABF Ligako Ohorezko Mailara igo zen eta hor dirau. 1998an Corteblanco Bidebieta Bera Bera Rugby Taldeko estrukturan sartu zen dirua lortzeko eta izenaz aldatu zuen.
Kirol ibilbideari dagokionez aurreneko emaitza onak Kopan izan zituen, 2006 eta 2009 arteko final guztiak jokatu baitzituen, bi irabazi eta bi galduz. 2012-13an aurreneko Liga irabazi zuen eta beste hiru etorri ziren jarraian. Txapeldunen Ligan ere jokatu zuen eta ligaxkako fasean sartu zen 2013-14 denboraldian.
2016-17 denboraldian ezin izan zuen Liga irabazi baina 2017-18an berriz eskuratu zuen Atlético Guardés-ekin lehia estua izan ondoren, puntutan berdinduta gelditu baitziren. 2019-2020 denboraldian 16. jardunaldi jokaturik zeudela liga bertan behera gelditu zen COVID-19 pandemiaren erruz. Une horretan Bera Bera sailkapen buruan zen 4 punturen aldearekin eta txapeldun izendatua izan zen. Hurrengo bi urteetan ere Liga txapelduna izan zen baina ez zuen Kopa irabazterik lortu.
2022-23eko denboraldian Liga sistema aldatu egin zen. Fase erregularra erraz irabazi zuen Bera Berak baina lehenengo 8 sailkatuek play-offak jokatu zituzten eta Elxek final erdietan kanporatu zuen.
2023-24eko denboraldia bikaina izan zen hiru titulu eskuratuta. Liga irabazteaz gain Donostian jokatutako Iberiar Superkopa eta Erreginaren Kopa irabazi zituen.
2024-25ean, berriz ere Liga, Kopa eta Superkopa eskuratzen lortu zuten, Estatu mailako hiru txapelketa nagusiak.
Izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Babeslearen izenarekin izendatu izan da txapelketa odizialetan. Horrela Corteblanco Bidebieda, Akaba Bera Bera eta Super Amara Bera Bera izenak izan ditu.
- SCRD Bidebieta (1983–1998)
- Babesleak:
- Corteblanco (1989–1998)
- Meyba (1990–91)
- Babesleak:
- Bera Bera eskubaloia (1998–)
- Babesleak:
- Akaba (1999-2010)
- Super Amara (2016- )
- Babesleak:
Uniformea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxekoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kanpokoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiar estatuan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako liga (10): 2012-13, 2013-14, 2014-15, 2015-16, 2017-18, 2019-20, 2020-21, 2021-22, 2023-24, 2024-25
- Erreginaren Kopa (10): 2007, 2009, 2013, 2014, 2016, 2019, 2023, 2024, 2025, 2026.
- Espainiako Superkopa (8): 2007-08, 2012-13, 2013-14, 2014-15, 2015-16, 2016-17, 2018-19, 2022-23.
- Euskadiko Kopa (12): 2009, 2011, 2012, 2014, 2015, 2016, 2017, 2019, 2022, 2023, 2024, 2025.
Nazioartean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iberiar Superkopa:
- Txapelduna (3): 2023, 2024, 2025.
- Txapeldunen Liga:
- Partehartzeak (3): 2012-13, 2013-14, 2016-17
- Emaitza onena: Ligaxka fasea 2013-14an
- EHF Kopa / European League:
- Partehartzeak (6): 2017-18, 2018-19, 2019-20, 2020-21, 2021-22, 2022-23
- Emaitza onena: Ligaxka fasea 2018-19an
Azken denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Denboraldia | Maila | Postua | Erreginaren Kopa | Superkopa |
|---|---|---|---|---|
| 2005-06 | Ohorezko maila | 5.a | 2.a | |
| 2006-07 | Ohorezko maila | 5.a | 1.a | Finalista |
| 2007-08 | Ohorezko maila | 5.a | 2.a | 1.a |
| 2008-09 | Ohorezko maila | 4.a | 1.a | |
| 2009-10 | Ohorezko maila | 6.a | - | 2.a |
| 2010-11 | Ohorezko maila | 5.a | - | |
| 2011-12 | Ohorezko maila | 2.a | 2.a | |
| 2012-13 | Ohorezko maila | 1.a | 1.a | 1.a |
| 2013-14 | Ohorezko maila | 1.a | 1.a | 1.a |
| 2014-15 | Ohorezko maila | 1.a | 2.a | 1.a |
| 2015-16 | Ohorezko maila | 1.a | 1.a | 1.a |
| 2016-17 | Ohorezko maila | 2.a | 2.a | 1.a |
| 2017-18 | Ohorezko maila | 1.a | 2.a | |
| 2018-19 | Ohorezko maila | 2.a | 1.a | 1.a |
| 2019-20 | Ohorezko maila | 1.a | final 1/4 | 2.a |
| 2020-21 | Ohorezko maila | 1.a | final 1/2 | 2.a |
| 2021-22 | Ohorezko maila | 1.a | final 1/2 | 2.a |
| 2022-23 | Ohorezko maila | 1.a, final 1/2 | 1.a | 1.a |
| 2023-24 | Ohorezko maila | 1.a | 1.a | 1.a |
| 2024-25 | Ohorezko maila | 1.a | 1.a | 1.a |
| 2025-26 | Ohorezko maila | 2.a | 1.a | 1.a |
2024-2025 Taldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| # | Izena | Postua | Denboraldiak |
|---|---|---|---|
| 2 | Erdikoa | 1 | |
| 3 | Erdikoa | 13 | |
| 4 | Ezker albokoa | 1 | |
| 6 | Ezker hegalekoa | 3 | |
| 8 | Albokoa | 15 | |
| 12 | Atezaina | 2 | |
| 13 | Ezker albokoa | 5 | |
| 15 | Albokoa | 10 | |
| 18 | Lehen lerroa | 2+3 (5) | |
| 20 | Pibotea | 2 | |
| 25 | Eskuin hegalekoa | 3 | |
| 33 | Atezaina | 1 | |
| 55 | Atezaina | 1 | |
| 70 | Ezker albokoa | 2 | |
| 90 | Erdikoa | 2 | |
| 92 | Pibotea | 1 | |
| 99 | Albokoa | 1 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Etxeberria, Julen. «Uzta handituz doa» Berria (kontsulta data: 2021-05-09).