Patricia MacLachlan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Patricia MacLachlan
Bizitza
Jaiotza Cheyenne1938ko martxoaren 3a (81 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza  (81 urte)
Hezkuntza
Heziketa University of Connecticut Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, haur literatura idazlea eta eleberrigilea
Jasotako sariak
IMDb nm0533676

Patricia MacLachlan (Cheyenne, Wyoming, Ameriketako Estatu Batuak, 1938ko martxoaren 3a) ingelesezko idazlea da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Connecticuteko Unibertsitatean atera zuen lizentzia 1962an, eta, gero, ingeleseko irakasle hasi zen lanean. Lehen literatura-lana, The Sick Day (Egun eria), 1979an eman zuen argitara, eta hurrengo urtean argitaratu zituen Through Grandpa's Eyes (Aitonaren begietan) eta Moon, Stars, Frogs, and Friends (Ilargia, izarrak, igelak eta adiskideak) obrak. Oro har, joera errealistako lanak idatzi ditu, baina badu joera horretatik aldenduta idatzitako lan aipagarri bat: Tomorrow's Wizard (1982, Etorkizuneko aztia), fantasiazko liburu bikaina.

Haurren eta haien ingurukoen arteko harremanak aztertu izan ditu nagusiki, adibidez, Arthur, for the Very First Time (Arthur, lehenengo aldiz), Cassie Binegar (1982) eta Mama One, Mama Two (1982) lanetan. Beste obra aipagarri batzuk hauek dira: Seven Kisses in a Row (1983, Zazpi musu ilaran), The Facts and Fictions of Minna Pratt (1988, Minna Pratten errealitateak eta fikzioak) eta Journey (1991, Bidaia).

Egilearen obra nagusia, Sarah, Plain and Tall (Sara, itsusi luzea) eleberria, 1985ean eman zen argitara, eta telefilm baten oinarri izan zen 1991n. Gaur egun, Emily MacLachlan alabarekin ari da bi liburu idazten: Bittle eta Painting the Wind.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]