Patricia Tornero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patricia Tornero

Bizitza
JaiotzaValentzia, 1978 (45/46 urte)
BizilekuaErratzu
Jarduerak
Jarduerakabeltzaina

Patricia Tornero Vidal (Valentzia, 1978) gaztagilea da.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valentzian jaio zen arren, Erratzuko (Baztan) Dorratxipia etxaldean ari da lanean. 2015ean tokiko ekoizpenaren aldeko apustua egin zuen, eta Pittika gasnategia abiatu zuen. 2023an, behi gasna ekologikoak egiten dihardu bertan. Baigorriko bizilagun bati behi esnea erosten dio eta horrekin eta etxeko hiru behietatik ateratzen duenarekin egiten du "Axule" Baztango gazta urdina. Salmenta zuzenaren bidez banatzen ditu bere produktuak.[2]

25 urterekin joan zen Valentziatik Nafarroara bizitzera, abeltzaintzako ikasketak egiteko asmorekin. Landa eremuan murgildu nahi zuen. Gasnak egiteko hainbat kurtsotan parte hartu zuen, eta praktikak egin zituen Iparraldeko bi artzain eta gasnagilerekin. Pasta biguneko gasnak eta esnearen gatzapena egiten ikasi zuen bertan. Arantzazuko Artzain Eskolan (Oñatin) eta Katalunian ere formakuntza ikastaroak egin izan ditu.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b ««Hiria eta landa eremua guztiz deskonektatuak bizi dira» - Baztan» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  2. «"Axule", Baztango gazta urdina» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]