Pau Football Club
Itxura
| Ezizena(k) | Los Maynats |
|---|---|
| Izen laburra | Pau FC |
| Sorrera | 1959 |
| Futbol zelaia | Nouste Camp edukiera: 3859 lagun inaugurazioa: 2018 |
| Jabea | |
| Presidentea | |
| Liga | Ligue 2 |
| Webgunea | https://paufc.fr/ |
Pau Football Club —laburturik, Pau FC— Paue hiriko (Frantzia) futbol klub bat da, 1959an sortua.
Bleuets de Notre-Dame patronatu katolikoa du sorburu. Patronatu hura 1920an sortu zuten, Mayolis auzoan, eta 1958-1959 denboraldiaren hasieran Frantziako amateur futboleko maila gorena lortu zuen. Erlijio agintariek jo zuten patronatu haren kirol maila auzoko kirol elkarte baten mailatik gora zegoela.
2019-2020 denboraldian taldeak Championnat National delako txapelketa (Frantziako futbol profesionaleko hirugarren maila) irabazi zuelarik, klubak bere historiako garai hoberenetako bat bizi du.