Paul Bril
Itxura
Paul Bril | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Anberes eta Breda, 1554 |
Herrialdea | Habsburg Netherlands |
Heriotza | Erroma, 1626ko urriaren 7a (71/72 urte) |
Familia | |
Aita | Matthijs Bril the Elder |
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, artista grafikoa, marrazkilaria eta artista bisuala |
Lantokia(k) | Anberes Lyon Anberes Lyon eta Erroma |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Paul Bril (Anberes, 1554 – Erroma, 1626ko urriaren 7a) flandriar margolaria izan zen.
Margolarien semea eta anaia izan zen. 1582an, Erromara joan zen bere anaia Matthijsekin lan egitera, eta, hura hil ondoren, egiteke zituen enkarguak amaitu zituen. Gregorio XIII.a, Sixto V.a eta Klemente VIII.a aita santuentzat lan egin zuen, batez ere paisaiak margotuz. Kardinalentzat eta erromatar nobleziako kideentzat ere lan egin zuen. 1621ean San Luca Akademiako zuzendari izendatu zuten.
Hasieran flandestar tradizioko manierista estiloan margotu zuen. Erroman egon zenean, estilo lasaiagoan eta klasizistagoan aldatu zen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Paisaia menditsua San Jeronimorekin, 1592
-
Diana eta Kalisto, 1620ko hamarkada
-
Braccianoko ikuspegia, 1620ko hamarkada
-
Oreinaren ehiza, 1620
-
Portu bat duen paisaia, 1611
-
Autoerretratua c. 1595-1600