Paula Estévez
Paula Estévez | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1984ko urriaren 4a (36 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak |
euskara gaztelania ingelesa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea, komikigilea eta musikaria |
paulaestevez.com |
Paula Estévez del Diego (Donostia, 1984a) gipuzkoar ilustratzailea, komikigilea eta musikaria da.
Arte Ederrak ikasi zituen, argazkigintzan eta ikus-entzunezkoetan espezializatuz. Ikasketak amaitu ondoren Berlinera joan zen eta han ekin zion marrazteari.
Ordutik bere lana komiki, ilustrazio eta animaziora zuzendu du, autoedizioan indar berezia ipiniz. Donostiara itzultzean, beste batzuekin batera, Guillotina Donostiako lehen Autoedizio Topaketa sortu zuen. 2011tik hona autoeditatutako argitalpen ugari egin ditu eta aldizkari eta fanzine ezberdinetan ikus daiteke bere lana: Gaztezulo, Hijos Acabados, Berlin Scrawling, So International Zine, besteak beste[1].
Horrez gain, Oki Moki pop-punk taldean jotzen du.
2017an Etxepare saria irabazi zuen Ainara Azpiazu Axpirekin batera egindako Arraroa haurrentzako albumarekin[2].
2020ko apirilaren 3an, Berria egunkariaren Erresistentzia Kutxa (VII) orrialdea Paularen obra batek betetzen du [3]
Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oki Moki[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ocean breeze (2017)[4]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Ainara Azpiazu Aduriz eta Paula Estévez Del Diego egileek irabazi dute 2017ko Etxepare saria ARRAROA albumarekin» Galtzagorri Elkartea Noiz kontsultatua: 2018-08-20.
- ↑ «Bestea errespetatzen» Argia Noiz kontsultatua: 2018-08-20.
- ↑ Estevez, Paula. «ERRESISTENTZIA KUTXA (VII)» Berria Noiz kontsultatua: 2020-04-03.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Reseñamos 'Ocean Breeze', el primer cassette de Oki Moki | Mindies» Mindies Noiz kontsultatua: 2018-09-09.