Paulina Arana Goiri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Paulina Arana Goiri
Bizitza
Izen osoa Paulina Arana Goiri
Jaiotza Abandoko elizatea1859
Herrialdea  Bizkaia
Lehen hizkuntza gaztelania
Heriotza Bilbo1921 (61/62 urte)
Familia
Aita Santiago Arana
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak oroitzapen-idazlea

Paulina Arana Goiri (Abando —gaur egun Bilbo—, 1859 - Bilbo, 1921) Sabin eta Luis Arana Goiri anai eta eusko abertzaletasunaren sortzaileen arreba izan zen.

Santiago Arana bizkaitar ontzigilea eta Paskuala Goiriren alaba. Arana Goiri familiako burua karlismo zalea izan zen, aldiz, Sabin eta Luis anaiek hasiera batean Bizkaiaren eguneroko politikan, eta epe laburrean gainontzeko Euskal Herri osoan sekulako eragin eta oihartzuna izan zuen mugimendu politiko eta kulturalaren sortzaileak izan ziren. Paulina Aranak bi anaien politika ibilbidearen hastapenaren inguruko gertakarien kronikari lanak burutu zituen, oraindik argitzeke dauden «Memorias» (Oroimenak) idazkietan azaldu zituelarik.

Zeferino Jemeinek bere «Biografía de Arana-Goiri'tar Sabin» liburuan Oroimen horien zati batzuk besterik ez zituen argitaratu. Liburu horretako 175, 176, 189, 197, 201, 208, 209, 210, 216, 217, 279, 292, 294 eta 295 orrialdeetan oroimen horien parrafo osoak hitzez-hitz agertzen dira. Oroimen hauen argitalpen oso batek Euskal Herriko historiaren XIX. mendearen bigarren erdialdeko eta XX. mendearen lehenbiziko urteetako giro nahasia ulertarazten lagunduko lukete.

1921an Bilbon hil zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]