Pazko prozesioa Kursk eskualdean

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pazko prozesioa Kursk eskualdean
Jatorria
Sortzailea(k)Ilia Repin
Sorrera-urtea1880
IzenburuaКрестный ход в Курской губернии, Procession de Pâques dans la province de Koursk de Répine, 1880-1883 eta Religious Procession in Kursk Province
MugimenduaErrealismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak175 (altuera) × 280 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaTretiakov Galeria
BildumaTretiakov Galeria
Inbentarioa738

Pazko prozesioa Kursk eskualdean (errusieraz: Крестный ход в Курской губернии) Ilia Repin margolari errealista errusiarraren lana da. 1883ko mihise gaineko olio-pintura da. Beste izen batzuekin ere ezagutzen da: Pazko prozesioa Kursk barrutian edo Prozesio erlijioso bat Kursk Gubernian. Ilya Repinek 1880 eta 1883 artean margotutako margolana da. Moskuko Tretiakov Galerian (738 inbentario-zenbakia) gordetzen da. Margolanaren neurriak 178 × 285,4 zm-koak dira.

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mihisean Kursk oblastako Andra Mariaren ikonoaren omenezko prozesio erlijiosoa ageri da, urtero Kurskeko Jainkoaren Amaren monasteriotik hasi eta hogei bat kilometro hiritik iparraldera dagoen Korennaïa ermitaraino egiten dena. Zeremonia horren barruko kontrasteak eta argi-ilunak azaltzen dira lanean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolanaren gaia Repinen irudimenean jaio zen 1876-1877 urteetan, bere jaioterria den Txuhuivera egin zuen bidaian, Kharkov gobernuaren hirira, Errusiar Inperioan. Gai honekin lotutako lehen zirriborroa 1877koa da. Mihisearen gaineko lan zuzena 1880an hasi zen Moskun. Margolana 1883ko martxoan San Petersburgon aurkeztu zen, Margolari Ibiltarien XI. Erakusketan. Kritikarien iritziak banatuta zeuden. Vladimir Stassovek "arte garaikidearen ospakizun onenetako bat" gisa hartu zuen lan hau, eta Dmitri Stakheievek "gure errusiar bizitza gaiztoaren agertoki bat" esan zuen, "gezur inepto bat" eta "desberdintasunen salaketa" irudikatuz. 1883ko urte berean, oihala egileari erosi zion Pavel Tretyakov-ek.

Margolanaren xehetasun batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]