Pedirkako basamortua
Itxura
| Pedirkako basamortua | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | basamortua |
| Azalera | 1.250 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 26°54′S 134°54′E / 26.9°S 134.9°E |
| Estatu burujabe | |
| Australiako estatu | Hego Australia |
Pedirkako basamortua Australian dagoen basamortua da. Oodnadattatik ipar-mendebaldera 100 kilometrotara eta Coober Pedytik ipar-ekialdera 250 kilometrotara dago, Hego Australian. Iparraldean bere muga Deane mendian eta Witjira Parke Nazionalan dago. Ez da oso basamortu handia, 1250 km².[1]
Pedirka basamortua Finke biolurraldeari dagokio. Hareak gorri-ilunak dira. Begetazioan Acacia aneura zuhaiska da nagusi. Basamortuan dauden dunak baxuak, higatuak dira, oso tarteka daude eta elkarren paralelo kokatzen dira.
Lurra ez da oso erakargarria artzainentzat; hala ere lurraldea pixkanaka garatzen ari da.
